Udal eta Foru Hauteskundeak -

M24

2.207.761 pertsona daude deituta gaur botoa ematera EAEn eta Nafarroan

Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako erakundeak koloreztatuko dituzte. 1.085 hauteslekuek 09:00etan irekiko dituzte ateak, 20:00ak arte.

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2.207.761 herritar deituta daude deituta gaur, M24, botoa ematera Bizkaian, Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, udalak, udalbatzak, foru parlamentuak eta batzar nagusiak osatuko dituzten ordezkariak aukeratzeko, datorren legealdiari begira, 2015eko udal eta foru hauteskundeetan.

Bozketaren emaitzak aldakorrak aurreikusi dituzte, gazteen botoaren etorreragatik eta hautesleriak alderdi batetik bestera igaro litzakeen boto-paperengatik.

Hautesleria handiena duen lurraldea Bizkaia da, 918.197 balizko boto-emailerekin, horietatik 3.274 atzerritarrak; ondotik, Gipuzkoa, 558.152rekin (2.115 atzerriko herrialdeetakoak); Nafarroa, 481.240rekin eta, azkenik, Araba, 250.172rekin (1.415 kanpotarrak dira).

Hauteslekuek 09:00etan zabalduko dituzte ateak, mahiak eratu ondoren, eta 20:00etan itxi. Horrezkero, zenbaketari ekingo diote.

Bizkaitarrek 341 hauteslekutara joko dute 1.323 boto-kutxatan botoa emateko; Gipuzkoan 282 hautesleku (847 boto-kutxa) eta, Araban, 104 eraikin (412 kutxa).

Nafarren kasuan, 358 hauteslekutan eman ahal izango dute botoa, zehatz-mehatz, 966 mahaitan.

Gainera, 1.100 ertzain inguru arduratuko dira EAEn hauteskunde-eguna normaltasunez igarotzea bermatzeaz eta, Nafarroan, segurtasun operatiboa Polizia Nazionaleko, Guardia Zibileko, Foruzaingoko eta udaltzaingoetako 2.200 agentek osatuko dute.

Garrantzitsua da kontuan hartzea herritarrek NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dutela botoa eman baino lehen, beti ere argazkia baldin badauka. Mugatik kanpo egon liteke, baina jatorrizkoak izan behar dute.

2011ko emaitzak

Bildu izan zen orain lau urteko hauteskunde-gaueko ezustekorik handiena, zinegotzi gehien lortu zituen alderdia izanda (953), EAJ bigarren, 872rekin.

Halere, Iñigo Urkulluren alderdiak boz gehiago jaso zituen, 325.968 (% 30,05), Bildu bigarren alderdia izan zen, boto kopuruari dagokionez, 276.134 bozekin EAEn (% 25,45). Galtzaile handia PSE-EE izan zen eta Gasteiz eta Donostiako alkatetzak galdu zituen.

Nafarroan, UPNk lehen postuari eutsi zion, 19 eserlekurekin, PSNren aurretik, 9rekin; ondoren, NaBai (8) eta PPN (4). Bilduk, halere, burua sartu zuen Nafarroako Parlamentuan, 7 ordezkari lortuta.

Hodeiak eta zaparrada txikiak

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak aurreikusi duenez, hauteskunde egunean zaparrada txikiak eta hodeiak nagusi izango dira, iparreko haize leunaren ondorioz, baina ostarteak ere zabalduko dira, bereziki eguerdian eta barnealdean.

Tenperaturei dagokienez, aurreko egunekoen antzekoak izango dira, baina baliteke apur bat altuagoak izatea, minimoak 10-12 graduren bueltan egonda, eta maximoak 16-18ren bueltan. Gasteizen, 16 gradu espero dira, Bilbon 17 eta Donostian 16.

Espainia

Estatuan, bozketa 09:00etatik 20:00etara ere egingo da, 23.322 hauteslekutan sakabanatuko diren 57.739 boto-kutxatan.

173.217 herritarrek osatuko dituzte mahaiok eta 346.434 ordezko izendatu dituzte, Barne Ministerioak ohar baten bidez zabaldu duenez.

Horrez gain, 907.346 gidaliburu inprimatu dituzte hauteskunde-mahaietako kideentzat. Boto-kutxak, guztira, 209.000 izango dira eta hauteslekutan 59.000 kabina egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Udal eta Foru hauteskundeak 2015