Udal eta Foru Hauteskundeak -

Hauteskunde osteko itunak

EAJ: 'PPk berak landu du bere bakardadea eta orain zail ditu itunak'

Aitor Estebanen arabera, beste alderdien "adiskidetasuna" lortzeko "garai onak" aprobetxatu beharrean, PPk nahiago izan du "nahikoak zituen gehiengoez baliatzea".

Aitor Esteban
Aitor Esteban
Aitor Esteban

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren iritzian, hauteskunde ondorengo itunak egiteko garai honetan, "estalaldiaren antzezpena", argi geratzen ari da PPk "bere bakardadea landu  egin duela" azken urteotan eta, hortaz, orain zailagoa egiten zaio akordioak egitea.

"Herritarrak ez daude ohituta horren moduko hizka-mizketara, Xabier Arzalluzek aipatzen zuen estalaldien antzezpenetara", esan du Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaleak.

Hala, Estebanen ustean, logikoa da horren moduko "errituak" egotea, bakoitzak bere "marra gorriak" ezarri eta "jarrerak" hartzeko, baina azkenean akordioak egin, egingo dira, ez dagoelako "besterik". "Normala da aste batzuetan halako gauzak ikusi behar izatea, baina azkenean gauzak bere onera etorriko dira, ez erakunde guztietan, baina bai gehiengoetan, gehiengo egonkorrak eta erakunde sendoak. Hori espero dut", erantsi du.

Hauteskunde osteko egoera honetan, PPren egoera ere azaleratu da; "bere bakardadea landu egin du", beste alderdien "adiskidetasuna" lortzeko "garai onak" aprobetxatu beharrean, PPk nahiago izan du "nahikoak zituen gehiengoez baliatzea".

Alderdi horren jarrerak, Estebanen iritzian, "zauriak eragin" ditu eta orain beste alderdiekin akordioak ixteko oztopo dira, eta zailagoa da beste taldeentzat "jarrera zabalagoa edo zentratuagoa".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Alderdi Popularra Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Udal eta foru hauteskundeak 2023