2019ko Udal eta Foru Hauteskundeetako albisteak | Udal eta Foru Hauteskundeak EITBn

Udalen osaketa

09:16

Nafarroa

M26

Nafarroako Parlamenturako 12 zerrenda aurkeztu dituzte alderdiek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Maiatzaren 26 hauteskundeetan Nafarroako Legebiltzarreko 50 eserleku egongo dira jokoan.

  • Nafarroako Parlamentua, barrutik

    Nafarroako Parlamentua, barrutik. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Maiatzaren 26ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeei begira, alderdiek beren hautagaitzak aurkeztu dituzte.

Guztira, 12 zerrendaren artean aukeratu ahal izango dute herritarrek: Geroa Bai, EH Bildu, Unidas Podemos, Izquierda-Ezkerra, Navarra Suma (UPN, Ciudadanos eta PP), PSN, Vox, SAIN, Equo, Representacion Cannabica Navarra, Libertate Nafarra eta PACMA.

Geroa Bairen zerrendaburua Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria izango da. Harekin batera zerrendan ageri dira, besteak beste, Unai Hualde, Koldo Martinez (Espainiako Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen zerrendaburua), Maria Solana kontseilaria eta Manu Ayerdi lehendakariordea.

EH Bildutik Bakartxo Ruiz izango da zerrendaburua. Haren atzetik zerrendan ageri dira, hurrenez hurren, Adolfo Araiz, Laura Aznal, Maiorga Ramirez eta Patricia Perales.

Unidas Podemosen kasuan, Mikel Buil joango da lehen postuan, Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentearen, Ivan Mendezen, Virginia Alonsoren eta Carlos Amatriainen aurretik.

Izquierda-Ezkerran, ostera, Marisa de Simon (IU) izango da zerrendaburua. Harekin batera hautagaitza osatuko dutenen artean daude Carlos Guzman (IU), Txema Mauleon (Batzarre), Laura Jimenez (IU) eta Olga Risueño (Batzarre).

Navarra Suma hautagaitzak Javier Esparza (UPN) aurkeztu du lehendakarigai gisa. Horrez gain, zerrendan ageri dira, hurrenez hurren, Maria Jesus Valdemoros (UPN), Carlos Perez-Nievas (Ciudadanos) eta Jose Suarez (PP).

PSNk, bere aldetik, Maria Chivite alderdiko idazkari nagusia proposatu du lehendakarigai moduan. Haren ostean, Ramon Alzorriz, Inmaculada Jurio, Carlos Gimeno eta Ainhoa Unzu ageri dira zerrendan.

Gainerako alderdien kasuan hauek dira lehen postuan doazenak: Fermin Les (Representacion Cannábica Navarra), Javier Horno (Vox), Maria Elena Garcia (SAIN), David Marzo (Equo), Angel Nuñez (Libertate Nafarra) eta Lorea Ziritza (PACMA).

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena