X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Bilduren zerrendak, baliogabe

Jaurlaritzak errespetatu egiten du Gorenaren erabakia

Bestalde, Bilduk Konstituzionalera jotzen badu auzitegiari "presiorik" ez egiteko eskatu die erakunde eta alderdi politiko guztiei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak errespetatu egiten du Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak baliogabetzeko hartu duen erabakia eta Bilduk Konstituzionalera jotzen badu auzitegiari "presiorik" ez egiteko eskatu die erakunde eta alderdi politiko guztiei.

Prentsa-agiri batean Jaurlaritzak azaldu duenez, beti errespetatu izan dituzte epaitegien ebazpenak "edukiarekin ados egon ala ez".

Hori dela eta, Auzitegi Gorenaren erabakiaren inguruko "gogoetarik" ez duela adieraziko argitu du Patxi Lopez lehendakaria buru duen Jaurlaritzak.

Bilduren sustatzaileek orain Auzitegi Konstituzionalera jotzeko aukera dutela gogorarazi dute, eta horren harira erakunde eta alderdi politiko guztiei "presiorik" ez egiteko eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea