X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Ezker abertzalea

'Ukitu juridikoa eman nahi diote erabaki politiko bati'

Ezker abertzalearen hitzetan, “euskal herritarren borondateari tranpa egin" nahi diote, beste "hauteskunde-iruzur" baten bidez, eta "herriak erantzun sendoa eman behar du”.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzalearen aburuz, Bilduren hautagai-zerrenda guztiak atzera botata "ukitu juridikoa eman nahi diote PSOEk, PPren preso, hartutako erabaki politiko bati".

"Euskal herritarren borondateari tranpa egin nahi diote, beste hauteskunde-iruzur baten bidez"; Hori dela, "herriak” “erantzun sendoa” eman behar duela uste dute ezker abertzaleko ordezkariek.

Agiri batean jakinarazi dutenez, "Auzitegi Gorenaren erabakiak euskal gizartearen sektore politiko oso bati zabaldu dio apartheid egoera".

Epai horrek "EAEko milaka lagunen eskubide zibil eta politikoak ukatzen ditu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea