X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Bilduren zerrendak, baliogabe

Alderdiak eta sindikatuak Gorenaren erabakiaren aurka mobilizatu dira

Bilbon, elkarretaratzea egin dute Arriaga antzokiaren aurrean. 400 bat lagunek elkarretaratzea egin dute Iruñean eta ehunka pertsonek manifestaldia egin dute Gasteizen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdiak, sindikatuak eta agente sozialak mobilizatu dira gaur arratsaldean, Bilbon, Auzitegi Gorenaren erabakiaren aurka protesta egiteko. Gorenak Bilduren hautagaitza guztiak atzera bota zituen. Ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute Arriaga antzokiaren aurrean eta ondoren Bilboko kaleetatik manifestaldia egin dute.

Bestalde, 400 bat pertsonek elkarretaratzea egin dute Iruñeko Udalaren plazan, Bilduri babesa emateko. "Jokoan dagoena demokrazia eta eskubide zibil eta politikoak dira", ohartarazi du Maiorga Ramirez koalizioko bozeramaileak.

Herritarrek, ordezkari politikoek eta Bilduko kideek elkarretaratzea egin dute 19:00etan, ''Eskubide guztien alde. Legalizaziorik ez'' lelopean.

Besteak beste, Maiorga Ramirez (EAko idazkaria Nafarroan) eta Bakartxo Ruiz Bilduko bozeramaileak, Carlos Garaikoetxea lehendakaria, Txentxo Jimenez Aralarreko koordinatzailea, Edurne Eguino Iruñeko Udaleko Ezkerrako hautagaia eta Txema Mauleon eta Ioseba Eceolaza Batzarreko kideak elkarretaratzean izan dira.

Gainera, ehunka lagunek manifestaldia egin dute gaur Gasteizen, Auzitegi Gorenaren epaiaren aurka protesta egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea