X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Maiatzeko hauteskundeak
Alderdiek gaur hasiko dute kanpaina, Konstituzionalari begira
Hauteskunde kanpaina gauerdian hasiko bada ere, euskal alderdiek ordu batzuk lehenago egingo dituzte lehenengo ekitaldiak, Bilduren epaiaren zain.
Erredakzioa
Euskal alderdi politikoek gaur gauean emango diote hasiera hilaren 22ko hauteskundeetako kanpainari, begi bat Auzitegi Konstituzionalera begira. Izan ere, Bildu hauteslekuetan izango den erabaki behar du gaur.
Hori horrela, Bilduk manifestazio bat deitu du gaurko Bilbon, hauteskunde "demokratikoak" aldarrikatzeko eta ilegalizazioak salatzeko.
EAJ
EAJk Gipuzkoan hasiko du hauteskunde-kanpaina, 18:00etan. Eneko Goia eta Markel Olano hautagaiek eta Joseba Egibarrek adierazpenak egingo dituzte Donostian.
18:00etan, Bilbon, Bizkaiko hauteskunde-kanpainari hasiera emango diote jeltzaleek Sabin Etxean.
22:30ean, Iñigo Urkullu EBBko presidentea eta Xabier Agirre, Jose Luis Bilbao eta Markel Olano hautagaiak Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan izango dira.
PSE
PSEk Bilbon hasiko du hauteskunde-kanpaina Txema Oleaga alkategaiarekin. Juan Fernando Fernando Lopez Aguilar Espainiako Ordezkaritza Sozialistaren (Europako Parlamentuan) presidentea ere bertan izango da. Biek arrosak banatuko dituzte Bilboko Plaza Biribilean.
Odon Elorza Donostiako alkateak hautagaitza sozialistaren kanpaina 19:00etan hasiko du, Zurriolako pasealekuan.
Miguel Buenek eta Estanis Amuchastegik agerraldia egingo dute Andoaingo Arrate plazan, 20:00etan.
Patxi Lopez lehendakaria eta Txarli Prieto eta Patxi Lazcoz hautagaiak Gasteizen izango dira, 22:00etan, hauteskunde-kanpainari hasiera emateko.
PP
Borja Semper, Juan Carlos Cano eta Ramon Gomez Ugalde izango dira protagonistak PPren kanpaina hasieran, Gipuzkoan. Donostiako Argentinako Errepublika pasealekuan, 18:00etan hasiko da ekitaldia.
Ordu erdi geroago, 18:30ean, Alfonso Alonso Arabako PPko presidentea eta Javier De Andres eta Javier Maroto hautagaiak alderdiko egoitzan izango dira.
Bilbon, 24:00etan, Antonio Basagoitik, Esther Martinezek eta Cristina Ruizek hasiera emango diote hauteskunde-kanpainari.
Aralar
Aralarrek Donostiako Easo plazan emango dio hasiera hauteskunde-kanpainari, 23:00etan.
EB
Bestalde, EBren ekitaldi politikoan Mikel Izagirre eta Kintxo Gimenez izango dira, Donostiako egoitzan, 20:00etan.
24:00etan Ezker Batuak kartelak jarriko ditu Gasteizen. Jose Navas hautagaia ekitaldi horretan izango da, Arka plazan.
UPyDEra berean, UPyDk Donostian hasiko du kanpaina 18:00etan. Gorka Maneiro eta Nicolas de Miguel UPyDko egoitzan izango dira.
H1!
Azkenik, Hamaikabatek ekitaldi nazionala egingo du Donostian, 19:30ean, alderdiaren egoitzan.