X-eleccionesmunicipalesforales-X -

CISen galdeketa

Gasteizko udalean PPk irabaziko luke eta Nafarroako Parlamentuan UPNk

Hauteskundeen inguruko galdeketaren arabera PPk lortuko luke Gasteizen bozka gehien, baina PSErekin zinegotzi kopurua berdinduko luke. Nafarroan, berriz, UPNk gehiengo sinpleari eutsiko lioke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk irabaziko lituzke datozen hauteskundeak Gasteizko Udalean. Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS)egindako galdeketaren arabera popularrek lortuko lituzkete boto gehien, baina PSErekin, egun alkatetze duen alderdiarekin, zinegotzi kopurua (8) berdinduko lukete.

Galdeketaren arabera EAJk eta EBk orain arteko zinegotzi kopuru bera mantenduko lukete, 6 eta 2, hurrenez hurren. CISen galdeketak Bilduren parte hartzea kontuan izan du. Alderdiak hiru eserleku lortuko lituzke, EAk orain zinegotzi bakarra du.

CISek Bildu kontuan hartu gabeko kalkulua ere egin du. Kasu horretan ere PPk irabaziko luke Gasteizen PSErekin zinegotzi kopurua berdinduta (9). EAJk zinegotzi bat gehiago eskuratuko luke (7) eta EAk orain duena galdu.

Nafarroako hauteskundeak CISen arabera

UPNk gehiengo sinplea lortuta irabaziko lituzke Nafarroako foru hauteskundeak, CISen arabera 17 eserleku lortuko lituzkete.

Bigarren indarra Nabai izango litzateke 12 ordezkarirekin. PSNk 11 lortuko lituzke, PPk 6 eta 4 I-Ek.

Bildu hauteskundeetan bada, berriz, 16 eserleku eskuratuko lituzke UPNk, 11 NaBaik, 11 PSNk, 6 PPk, 4 I-Ek eta 2 Bilduk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea