Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak
Udalen osaketa
Hauteskunde-kanpaina
Erredakzioa
Fernando Garcia Arabako Batzar Nagusietarako UPyDren zerrendaburuak azpimnarratu duenez, "politika ez da profesioa eta, beraz, politikari bat ezin da zortzi urte baino gehiagoz karguan egon".
Fernando Garcia Arabako Batzar Nagusietarako UPyDren zerrendaburuak salatu du azken legegintzaldian "ustelkeria nagusi" izan dela Araban.
Gasteizen egindako ekitaldi politiko batean egin ditu adierazpenok. Gorka Maneiro legebiltzarkidea ere bertan izan da.
"Berriztatze demokratikoaren bat egiteko" deia luzatu die Garcia arabarrei. Herritarrak "boterean eroso eserita dauden politikoarekin nazkatuta" daudela erantsi du.
Azken urteotan Araban izan diren ustezko ustelkeria kasuak gogor kritikatu ostean, Garcia esan du UPyDk oso argi daukala "ustelkeriarekin amaitzeko formulak" egon badaudela eta adibide moduan agintaldiei mugak jartzea aipatu du. "Politika ez da profesio bat eta politiko batek ez luke boterean zortzi urte baino gehiagoz egon behar", azpimarratu du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa