X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

H1!ek ez du inor 'bota' nahi, 'akordioak eta itunak' sinatu nahi ditu

Iñaki Galdos Donostiako alkategaiak esan du bere alderdiaren estrategia "inoiz ez" dela izango inor "botatzea" eta Odon Elorza alkatetzatik kentzeko ekintzak salatu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Galdos Hamaikabaten (H1!) Donostiako alkategaiak esan du "akordioak eta itunak sinatzeko prest" egongo dela maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoren eta argi adierazi du ez duela Udaletik inor "bota" nahi.

Miramar Jauregian egin du ekitaldia H1!ek eta alkategaiaz gain, Pello Gonzalez ahaldun nagusirako hautagaia ere izan da bertan.

"Gure hiztegiak ez du botatzearen kontzeptua jasotzen, hori politika frentista egitea litzateke", adierazi du Galdosek, Odon Elorza Donostiako alkatea "botatzeko martxan jarri dituzten" estrategiak kritikatu aurretik.

Hamaikabaten hautagaiaren esanetan, "estrategia frentistek indarra hartu dute, eta ez zaio abertzale izateari uzten beste batzuekin akordioak lotzen saiatzeagatik". "Ezinezkoa da besteak kontuan izan gabe gizartea eraikitzea", gaineratu du.

Bilduri dagokionez, Iñaki Galdosek kezka agertu du programa izan daitekeelako koalizioaz "entzungo ez dugun bakarra".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea