X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

UPyDk homosexualen alde egin du

Nicolas de Miguel Donostiako alkategaiak "aurpegia emateko" eskatu die erantzukizun karguren bat duten homosexualei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas de Miguel UPyDren Donostiako alkategaiak gay eta lesbianen alde egin du, eta "kalean, lanean, hedabideetan eta homosexualtasuna normala dela aitortzea ahalbidetzen duen edozein sektoretan borroka egiten jarraitzea" eskatu du.

De Miguelek eskubide berdintasuna defendatu du, "homosexualen arteko ezkontza Auzitegi Konstituzionalera eraman dutenen aurrean".

UPyDko hautagaiak "aurpegia emateko" eskatu die erantzukizun karguren bat duten homosexualei. "Esperientziak esaten digu adierazpen hori lagungarriagoa dela kanpaina instituzional onena baino", gaineratu du.

Horren ildotik, De Miguelek nabarmendu du lehen "alkategai homosexuala" dela Donostian, "edo aitortu egin duen lehena, behintzat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea