X-eleccionesmunicipalesforales-X -

EAE eta Nafarroa

Twitter sare sozialean udal-hauteskundeak jarraitzeko gida

Euskaraz tuiteatzen dutenenontzat #m22 izango da da hastag-a eta #elecciones22m gaztelaniaz egiten dutenontzat. EITBren Bilboko egoitzan blogari talde batek hauteskunde gauaren jarraipena egingo du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitter sare sozialean maiatzaren 22ko hauteskunde gauan jende mordoa arituko da, batez ere botoen zenbaketa hasten denenean. Iritziak, datuak, informazioak, argazkiak, bideoak edo elkarrizketak trukatzeko 140 karaktereko mezu ugari bidaliko dira eta "zarataren" menpe ez erortzeko zenbait ideia argi izatea komeni da.

Elkarrizketa horiek jarraitzeko aukera emango du eitb.comatariak, EAEko nmezuak eta Nafarroakoak ezberdinduz. Aldi berean, ETB-1eko edo ETB-2ko hauteskunde saio bereziak Internet bidez ikusteko aukera izango dute erabiltzaileek.

Euskaraz hauteskunde gaua jarraitzeko "hastag" edo "etiketa" komunitateak berak finaktu du azken orduetan. Laburra, zehatza eta originala: #m22 (Maiatzak 22aren laburdura). Azkenik, #hauteskundeak hastag-en aukera baztertu dute, luzegia zelako.

Gazteleraz, gertuko komunitateari #elecciones22m etiketa proopsatuko dio eitb.comek. Testuinguruarekin bat datorren zentzuzko gauza bat bilatu nahi da, nahiz eta luzea izan. Helburua milaka elkarrizketen gurutzaketan "zarata" ahalik eta txikiena sortzea da. Horregatik #22m eta #elecciones hastag-ak baztertu dira, nahiz eta ezagunagoak izan.

"Hautesgaua"

Twitter sare sozialeko komunitate osoari #m22 eta #elecciones22m etiketak proposatuko zaizkie. Horien artean, 20 bat blogarik hauteskunde gaua EITBren Bilboko egoitzan biziko dute.

eitb.comek egiten duen bigarren deialdia da. Aurrenekoa duela bi urte egin zuen EAEko hauteskundeetan, Plitika 2.0 taldearen bidez. Orain deialdi bikoitza, baina bateratua egin da, euskaraz zein gaztelaniaz tiuteatzen duten komunitateak bilduz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea