Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

00:46

Udalen osaketa

M-22ko hauteskundeak

Basagoiti (PP): 'Bildu indartsu sartu da, baina eutsi egin diogu'

Erredakzioa

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak bere alderdiak, batez ere, Araban eta Gasteizen, "emaitza bikainak" lortu dituela azpimarratu du.

122
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Antonio Basagoiti Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) PPko presidentearen hitzetan, bere alderdiak "emaitza bikainak" lortu ditu EAEko udal eta foru hauteskundeetan, eta Bilduren sarrera indartsuaren aurrean, "horri eutsi dion bakarra" izan dela esan du.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusigaia, Javier Moroto Gasteizko alkategaia, Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusia eta Alfonso Alonso Arabako PPko presidentea alboan zituela agertu da Basagoiti.

Gasteizen, PPk bederatzi zinegotzi lortu ditu, 2007an lortutako zinegotzi kopuru berbera, eta boto gehien lortu dituen alderdia izan da; EAJk, PSEk eta Bilduk seina zinegotzi lortu dituzte.

Arabako Foru Aldundian, botoen % 89,17 zenbatuta, PPk 15 batzarkide lortu ditu; EAJk, 14; Bilduk, 12; PSEk, 8; eta EBk, 2. Aralarrek, berriz, galdu egin du azken legealdian izan duen bakarra.

Basagoitiren hitzetan, PPk "erraz irabazi du" Araban eta Gasteizen: "Emaitza bikaina lortu dugu Araban, eta baita duela lau urteko aldea hobetu ere".

Gipuzkoan, PP izan da “Bilduren aurrean tinko mantendu den alderdi bakarra"; Bizkaian ere, "gehiengoak izan arren, eta Bildu egon arren, ondo kokatu gara".

"PPk gora egin du, eta euskal gizartearen zati handi bat ordezkatzen du", gaineratu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena