X-eleccionesmunicipalesforales-X -

22Mko hauteskundeak

Bilduk irabazi du Gipuzkoan, alde handiarekin

Botoen % 93,61 zenbatuta, Bilduk botoen % 35,13 eta 22 batzarkide lortu ditu. EAJk 14 batzarkide izango ditu botoen % 23,69rekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildu koalizioak garaipen argia lortu du Gipuzkoako foru-hauteskundeetan, 119.084 botorekin, eta Batzar Nagusietako 51 batzarkideetatik 22 bereak izango dira, baina beste alderdiren baten babesa beharko du gobernatu ahal izateko.

Bilduren atzetik indar nagusia EAJ izan da, 80.838 botorekin 14 ordezkari lortu baititu, 2007an baino bi gutxiago, nahiz eta 9.000 boto gehiago jaso. Hirugarren izan da PSE-EE, 58.947 botorekin 10 batzarkide lortuta, baina beherakada handia izan du, 2007ko datuen aldean 17.000 boto eta 6 batzarkide galdu ditu eta.

PPk lau ordezkari izango ditu Batzar Nagusietan jaso dituen 34.210 botoei esker, eta Aralarrek bakarra izango du.

Ezker Batua eta Hamaikabat Batzar Nagusietatik kanpo geratu dira. Azken horrek EAJrekin batera agindu du Gipuzkoako Aldundian azken urteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea