X-eleccionesmunicipalesforales-X
M-22ko hauteskundeak
Imanol Landak (EAJ) berriz irabazi du Getxon
Erredakzioa
Alderdi jeltzaleak 10 zinegotzi lortu ditu, PPk 9, Bilduk 4 eta PSE-EEk 2.
Imanol Landa Getxoko (Bizkaia) alkateak berriz irabazi ditu hauteskundeak herri horretan, bere alderdiak, EAJk, 10 zinegotzi lortu baititu, hots, PPk baino bat gehiago.
Duela lau urte, jeltzaleek eta popularrek 10na zinegotzi izan zituzten.
PPk zinegotzi bat galdu du eta 9 izan ditu. Hirugarren indarra Bildu izan da (lau zinegotzi), eta ondoren PSE-EE (2). Sozialistek bi eserleku galdu dituzte.