X-eleccionesmunicipalesforales-X -

M-22ko hauteskundeak

Urkullu: 'Emaitza hauek ETAren amaiera dira, ez dago atzera egiterik'

EAJko Euzkadi Buru Batzarraren presidentearen ustez, Bilduk lortutako emaitzek "politika egiteko exijentzia islatzen dute".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EBBko agintari nagusiak adierazi duenez, hauteskundeetako emaitzek ondorioztatzen duten gauzetako bat "ETAren amaiera da, eta horretan ez dago atzera pausorik".

Urkulluren esanetan, emaitzen agerian utzi dute euskal gizartea "gizarte politikoki anitza dela, eta garai berri baten atarian dagoela". "Igandekoak normaltasun politikoaren hauteskundeak izan dira, guztien parte-hartzearenak", gaineratu du politikari jeltzaleak.

EAJko agintariak atera duen beste ondorioa "PSE-PP ituna iraganeko gauza" dela da, "eta euskaldunek itun hori atzean utzi nahi dute". Gainera, eta Bilduk lortutako emaitzei dagokienez, "politika egiteko exijentzia islatzen dute".

Era berean, "blokeetan oinarritutako politikaren alde burugogorkeriaz aritzea hutsegite handia da eta gizartearen gehiengoak eskatzen duenaren kontra doa". Hori dela eta, Urkulluren ustez, "frenteak amaitu dira".

EAJ "herriaren erronka berriei aurre egiteko" ilusioz dagoela adierazi eta astelehenetik aurrera "emaitzak kudeatu" egingo dituela esan du, "erantzukizunez eta inteligentzia politikoaz". Itunen inguruan maiatzaren 24tik aurrera arituko gara", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea