X-eleccionesmunicipalesforales-X -
M-22ko hauteskundeak
Arabako herri nagusiek ordezkari abertzaleak aukeratu dituzte
Bilduk Laudion (bigarren herririk jendetsuena) eta Agurainen (hirugarrena) irabazi du; Amurrioko alkatetza EAJk eskuratu du, nahiz eta Bilduk lortutako zinegotzi kopuru berdina eskuratu.
Erredakzioa
Bilduk hauteskundeak irabazi ditu Laudion (Araba), % 100 zenbatuta ostean, sei zinegotzi lortuta, EAJk beste. Jeltzaleak agintean izan dira azken lau urteetan.
EA, Alternatiba eta independiente abertzaleek ia % 32 lortu dute, Arabako bigarren herririk jendetsuenean.
Bildu eta EAJren ostean, PSE-EEk bi zinegotzi lortu ditu Laudioko Udalean (2007an baino bat gutxiago), PPk beste bi (berdin) eta OMNIA herri plataformak bat.
Amurrio
EAJk irabazi ditu hauteskundeak Amurrion, Arabako hirugarren herria, zazpi zinegotzirekin, Bilduk adina.
EAJ eta Bilduz gain, PPk bi zinegotzi lortu ditu eta PSE-EEk bat. Amurriok 17 zinegotzi izango ditu datorren legealdian; aurrekoan, 13 izan zituen (EAk 4, EAJk 4, EANk 2, PSE-EEk 2 eta PPk 1) biztanle kopurua dela eta.
Agurain
Agurainen, Bildu izan da garaile hauteskundeetan, % 100 zenbatuta, sei zinegotzi lortuta; EAJk 5 lortu ditu.
Hauek dira Agurainen ordezkaririk lortu dituzten alderdi bakarrak, PSE-EEk, PPk, eta EB-Aralarrek zuten zinegotzia (zinegotzi bana) galdu baitute.