Udal eta foru hauteskundeak -
KANPAINAURREA
PPk dio "segurtasun eza handitzen" ari dela Bilbon, eta taser pistolak eskatu ditu udaltzainentzat
Juan Maria Aburto alkateari "inkestek diotenaren arabera" jokatzea egotzi dio, eta uste du neurriak ez direla hauteskundeetatik harago joango.
agentziak| eitb media
Raquel Gonzalez PPk Bilboko Udalean duen bozeramaileak salatu du "segurtasun eza handitzen" ari dela Bizkaiko hiriburuan, eta beldur da azken asteotan hartutako neurriak ez ote diren maiatzaren 28ko hauteskundeekin batera amaituko.
Hori horrela, Juan Maria Aburto alkateari "inkestek diotenaren arabera" jokatzea egotzi dio, eta taser pistolak eskatu ditu Udaltzaingoarentzat.
Abandoko geltokiaren ondoan Esther Martinezen PPren Bilboko alkategaiarekin batera egindako agerraldian, Gonzalezek kritikatu du 2021eko irailean gazte bat labankadaz hil ostean ez dutela "PPren ahotsa entzun nahi izan".