Udal eta foru hauteskundeak -
Kanpainaurrea
Bilbo hiri feminista izatea nahi du Elkarrekin Podemosek
"Historian zehar emakumeek egindako lanaren lekukoa hartzera" deitu du Ana Viñals Elkarrekin Podemoseko Bilboko alkategaiak, gure herri eta hiri feministetan "horiek markatutako bideari eusteko".
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Bilbo hiri feminista gisa" aldarrikatu du larunbat honetan Ana Viñals Elkarrekin Podemoseko Bilboko alkategaiak. "Historian emakume anitzek utzitako arrastoari eta euretan indarkeriek utzitako aztarnei buruzko hausnarketa" egiteko helburuz, Elkarrekin Podemosek antolatutako jardunaldian izan da gaur Viñals.
"Guretzat funtsezkoa da iragana ezagutzea eta aitortzea, orainaldia ulertzeko eta, batez ere, etorkizuna proiektatzeko, hau da, proposamen kolektiboak, justuak eta parekideak egin ahal izateko", adierazi du.
Hori horrela, "historian zehar emakumeek egindako lanaren lekukoa hartzera" deitu du, herri eta hiri feministetan "eurek markatutako bideari eusteko".