Udal eta foru hauteskundeak -

Aurrekanpaina

Casanovak dio EH Bildu irabaztera aterako dela Bizkaian

"'Partidua badago' leloari eutsiko diogu, Bizkaia ez baitago behartuta EAJren Gobernuaren menpe egotera, horrek ez duelako bat egiten lurralde honen benetako izaerarekin", adierazi du Bizkaiko ahaldun nagusi izateko EH Bilduk aurkeztu duen hautagaiak.

Mikel Bildosola eta Iker Casanova (EH Bildu). Argazkia: Twitter, EH Bildu
Mikel Bildosola eta Iker Casanova (EH Bildu). Argazkia: Twitter, EH Bildu
Mikel Bildosola eta Iker Casanova (EH Bildu). Argazkia: Twitter, EH Bildu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagai Iker Casanova izan da gaur, igandearekin, EH Bilduren Getxoko alkategai Mikel Bildosolaren hautagaitzaren aurkezpenean, non esan duen Bizkaian irabaztera aterako direla.

"'Partidua badago' leloari eutsiko diogu, Bizkaia ez baitago behartuta EAJren Gobernuaren menpe egotera, horrek ez duelako bat egiten lurralde honen benetako izaerarekin", adierazi du.

Zentzu horretan, azpimarratu du "gauzak beste modu batean egin daitezkeela" erakutsiko dutela, eta ziur dagoela norabide horretan aurrerapausoak emango dituztela. "Spoiler batekin nator. EH Bilduk inoizko emaitza onenak lortuko ditu Bizkaian. Orain arteko lanean eta hemendik aurrerako esfortzuan oinarrituko gara, horretarako. Egoerak lagunduko digu, baina azken bultzada falta zaigu", nabarmendu du.

Asironek PPren kanpainari emandako erantzuna

Bestalde, EH Bilduko Iruñeko alkategai Joseba Asironek, PPren "Traidoreak edo Nafarroa" kanpainako protagonistetako bat denak, honela erantzun die popularrei: "Traidoreak? Zinez, Adanero eta Sayas?".

Nafarroako PPk zeresana eman du aipatu publizitate kanpainarekin. Iruñeko autobus geltokian ezarritako horma-irudi handi batzuetan PSNren eta EH Bilduren aurka egin dute popularrek.

Asironen erantzuna Twitter bidez heldu da. "Nazkagarria" iruditu zaio kanpaina, eta gogora ekarri ditu PP "Gurtelen, Kitchenen, Barcenasen eta ustelkeriaren alderdia" dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Getxo Bizkaiko albisteak EH Bildu EH Bildu Iruñea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak Udal hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Hauteskundeak