Udal eta foru hauteskundeak -
KANPAINAURREA
Elkarrekin Podemosek zaintzen sistema publikoa aldarrikatu du, "pribatizazio ereduaren aurrean"
Victor Lasa Donostiako alkategaiak esan du covid-19aren pandemiak agerian utzi duela "zaintzen egungo banaketaren porrota".
agentziak | eitb media
Victor Lasa Elkarrekin Podemos - Ezker Anitza-IU - Alianza Verde eta Berdeak Equok Donostian aurkeztu duen alkategaiak zaintzen sistema publikoa aldarrikatu du, "pribatizazio ereduaren aurrean".
Lasak ekitaldia egin du Sagastieder plazan "Zaindu dezagun Donostia, zaindu dezagun hurbilekoa" lelopean, Arantza Gonzalez Gipuzkoako Ezker Anitza-IUren koordinatzaile eta Donostiako Udalerako bigarren hautagaiarekin batera.
Lasak adierazi duenez, covid-19aren pandemiaren ostean "agerian geratu zen egungo zaintzen ereduak porrot" egin duela. "Egungo ereduak ez du balio, eta ez kudeaketa txarragatik soilik", azpimarratu du. Bere esanetan, "hiriek botere eremuak eraiki behar dituzte zaharrenek euren autonomia eta ahotsa erakuts dezaten".
Bestalde, Gonzalezek gogorarazi du koalizioaren hauteskunde programaren "zutabeetako bat" dela "gertukoa zaintzea".