Udal eta foru hauteskundeak -
KANPAINAURREA
Gasteiz "atzera hiri garbia" izango dela hitzeman du Domaicak (PP)
Hautagai popularrak gogorarazi du kaleko garbiketari buruzko azken inkesteten arabera Gasteiz dela Espainiako hirien artean gehien okerrera egin duenetako bat, eta EAEko zikinena dela.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ainhoa Domaica PPren Gasteizko alkategaiak Gasteiz "atzera hiri garbia" izango dela hitzeman du Alkatetza lortuz gero.
Hautagaiak gogorarazi du ostegun honetan OCUk inkesta baten berri eman duela, eta horren arabera, Gasteiz dela Espainiako hirien artean gehien okerrera egin duenetako bat, eta EAEko zikinena dela.
Domaicarentzat horrek agerian uzten du EAJren eta PSE-EEren kudeaketa txarra izan dela, garbiketan geroz eta diru gehiago xahutu arren "hiria sekula baino zikinago" dagoelako.
Domaicak iragarri du garbiketarako plan berezi bat jarriko duela martxan alkate izatera iristen bada, garbiketa intentsiboarekin, altzariak hobeto jasoz, grafitiak garbituz, egunez kale-garbitzen jende gehiago jarriz, eta bereziki, garbiketa kontratuaren kudeaketa hobea eginez.