Itxi

Bermeo

Telesaila

Ilara luzea Bermeon, 'Game of Thrones'erako lan-poltsan sartzeko

agentziak | erredakzioa

'Game of Thrones' mundu mailan telesail famatuak Bermeon egingo duen grabaziorako begiraleak eta segurtasun laguntzaileak behar ditu.

  • 'Game of Thrones'.

    'Game of Thrones'.

'Game of Thrones' mundu mailan fama handia duen telesailak Bermeon egingo duen grabaziorako begiraleak eta segurtasun laguntzaileak behar ditu. Horregatik, 'Game of Thrones'eko segurtasun enpresak aukeraketa prozesu bat egin du astearte honetan, Bermeoaldeko Behargintzaren zentroan.

Hilabete pasatu da Game of Thrones telesail ospetsua Zumaiara joango dela jakinarazi zutenetik, eta, ordutik, asko izan dira bertan parte hartzeko interesa azaldu dutenak. Hori dela eta, atzo lan-poltsa zabaldu zuten, hainbat lanpostu betetzeko.

Ilara luzeak eratu ziren atzo, eta Alondegiko ateak ireki baino lehen, 200 pertsona zain zeuden.