Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

130. edizioa

44 traineru lehian, Kontxako Banderan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Irailaren 3an eta 4an jokatuko dituzte sailkapen-probak. Horietan erabakiko dira iraileko lehen bi asteburuetan Donostian arraun egingo duten 16 taldeak.

  • 2024ko Kontxako Banderako artxiboko irudia

    2024ko Kontxako Banderako artxiboko irudia. EFE

44 traineruk elkarren indarrak neurtuko dituzte 2025eko Kontxako Banderan, 22 talde emakumezkoetan, eta beste horrenbeste, gizonezkoetan. Bi kategoriak parekideak dira, talde-kopuruan zein sari-zenbatekoetan.

Sailkapen-estropadak irailaren 3an eta 4an izango dira. Espainiako proba preziatuena da, eta sari handiena ematen du, gainera. Hor jakingo dugu zeintzuk izango diren iraileko lehen bi asteburuetan Donostian irabazteko lehian parte hartuko duten 16 taldeak.

Kontxako Banderaren estatutuetan ezarritakoaren arabera, Donostiarra (gizonezkoetan) eta Arraun Lagunak (emakumezkoetan) zuzenean sailkatuta daudenez, 14 geratzen dira zehazteke. Aurtengoa 130. edizioa da, nobedade nagusia patroi onenaren saria izango da.

Sailkatze-estropadak, asteazkenean eta ostegunean, eitb.eus-en eta ETB1en izango dira ikusgai, zuzenean, 17:45etik aurrera. 

Sailkatze-estropadetan parte hartuko duten emakumezkoen taldeak:

A Taldea

Astillero

Chapela

Hibaika 

Hondarribia 

Donostiarra

Orio

Tiran

San Juan 

Tolosaldea

Zarautz

Zumaia

B Taldea

Mecos

Rianxo

Cabo da Cruz-Rianxeira-Boiro

Cesantes

Castropol

Deustu

Hernani

Kaiku

Lekittarra

Ondarroa

Sailkatze-estropadetan parte hartuko duten gizonezkoen taldeak:

A Taldea

Bermeo

Ares

Cabo 

Getaria

Kaiku

Lekittarra

Ondarroa

Orio

Hondarribia

San Juan

Zierbena

B Taldea

Arkote

Chapela

Hibaika

Lapurdi

Samertolameu

San Pedro

Sotera

Tiran

Zarautz

Zumaia