Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Uztailaren 1ean, A Coruñan

Dena prest Euskotren eta Eusko Label ligei ekiteko

Agencias | EITB Media

Urdaibai eta Orio dira Eusko Label eta Euskotren ligetako egungo txapeldunak hurrenez hurren. 2023 denboraldia uztailaren 1ean hasiko da, A Coruñan. Estropada guztiak eskainiko ditu eitb.eus-ek, zuzenean.

2:08
Arrauna

Bermeo Urdaibai eta Orio dira Eusko Label eta Euskotren ligetako egungo txapeldunak hurrenez hurren, eta, aurten, 2022an lortutako tituluak defendatuko dituzte. 2023 denboraldia uztailaren 1ean hasiko da Galizian, A Coruñako VII Banderarekin.

Euskotren zein Eusko Label ligetako estropada guztiak zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus-ek, Euskal Telebistak (ETB), Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik.

Hastear den sasoirako faboritoak dira Bou Bizkaia' eta 'San Nikolas' traineuruak. Iazko txapeldunek titulua berrestea izango dute helburu. Gizonezkoen mailan irailaren 17an amaituko da Eusko Label Liga; emakumezkoenean, aldiz, abuztuaren 20an. Gainera, emakumeen mailan denboraldia historikoa izango da, zortzi traineru ariko baitira lehian, eta iaz lau bakarrik ibili ziren nor baino nor gehiago.

Eusko Label Ligan Hondarribia eta Donostiarra izango dira Urdaibairi aurre egiteko hautagai nagusiak, eta Orio da faboritoa ohorezko txanda osatzeko, baina Getaria eta Kaiku ere lehia horretan egongo dira. Bestalde, Zierbena, Santurtzi eta Cabo da Cruz taldeek entrenatzaile berriak izango dituzte, eta ikusi egin beharko da zer moduz modaltzen diren.

Azken postuak maila galtzea dakar, eta azken-aurrekoak mailari eusteko play-offa jokatzea. Hala, bada, horiexek saihestea izango dute helburu Ondarroak, Lekittarrak eta Samertolameuk.

Euskotren Ligan, aldiz, Orio da txapelketa irabazteko faborito nagusia. Ikusteke dago Cabo eta Tiran galiziarren gaitasuna, eta Donostia Arraun Lagunak ere oriotarren aurkari nagusietako bat izango da. Gainera, Donostiarrak onenen artean egotea du jomuga. Tolosaldeak, iaz ere Euskotren Ligan egon zenak, eta Hondarribia zein Hibaika igo berriek osatuko dute 2023ko Euskotren Liga.

Guztira, 14 estropada izango ditu Euskotren Ligak, eta txapelketa abuztuaren 20an amaituko da, Zarautzen. Eusko Label Ligak, ordea, 20 estropada izango ditu, eta iraileko hirugarren asteburuan amaituko da Bermeoko eta Portugaleteko jardunaldiekin.