Publizitatea
Itxi

2016/01/04

13:57

Donostia 2016

Donostia 2016

Bob Geldof eta Nick Lowe, Stop War Festibaleko lehen bi kartelburuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jaialdia martxoaren 25etik 27era bitartean egingo da Donostia 2016ren baitan Maria Kristinako zubian eta inguruan prestatutako guneetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bob Geldof eta Nick Lowe musikariak izango dira Donostia 2016ren baitan, martxoaren 25etik 27ra, Gipuzkoako hiriburuan egingo den Stop War Festibaleko hiru kartelburuetako bi. Hirugarren kartelburua aurrerago jakinaraziko dute antolatzaileek.

Arrate Velasco Donostia 2016ko Bakearen Itsasargiko arduradunak, Imanol Zubia Demaguneko koordinatzaileak, Jokin Tellleria Kultura Alternatiboko koordinatzaileak eta Sergio Cruzado Gin Musikako programazio arduradunak jakinarazi dituzte jaialdian izango diren nazioarteko hiru artisten lehen bi izenak. Festibalaren egun bakoitzean bertako artista edo talde bat ere izango dela gaineratu dute. Jaialdia Maria Kristina zubiko agertoki handian eta inguruko guneetan egingo da.

Halaber, jaialdiaren kartela ere aurkeztu dute; Garikoitz C. Murua Fierro artistak egin du eta bi bazter lotzen dituen zubi bat ageri da bertan, jaialdiaren metafora gisa.

Bob Geldof musikariak martxoaren 25ean eskainiko du kontzertua eta horren aurretik Gose taldeak berotuko du Maria Kristina zubiko giroa.

Martxoaren 26an Nick Lowe musikariaren txanda izango da, eta musikari britainiarraren aurretik, Anari abeslari eta konpositore azkoitiarra arituko da oholtza gainean.

Martxoaren 27rako ere eskema berari eutsiko diote antolatzaileek, hots, bertako talde bat eta nazioarteko talde bat. Martxoaren 26an kontzertua eskainiko duen nazioarteko taldea ere lotua ei dute antolatzaileek, baina aste batzuk geroago iragarriko dute.

Sustatzaileek azaldu dutenez, Stop War Festibalaren asmoa "musikak Urumearen bi bazterrak musikaz batzea da, elkartasunerako eta bizikidetzarako zubi bat eraikiz".

Gainera, jaialdiaren harira bi eguneko topaketa bat egingo da, gaur egun mundua astintzen duten gatazken inguruan hausnartzeko eta herri mailan gerraren aurka zer egin daitekeen aztertzeko.

Bestalde Silvio Rodriguez kubatarrak kontzertu berezia eskainiko du apirilaren 3an Anoetako belodromoan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;