Publizitatea
Itxi

2016/01/07

11:20

Donostia 2016

DSS2016

Donostia distiratsu, argi-efektu ikusgarriei esker

EITB.EUS

Indar handiko linternak eskuan, Udaletxeko fatxada eta Donostiako hainbat gune argitu dituzte 30 bat boluntariok.

0:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ezin ukatu, Europako Kultura hiriburu izaki, Donostiak distira berezia edukiko duena 2016 honetan. Gaurkoan, zentzu figuratiboan ez ezik, literalean ere egin du dir-dir Gipuzkoako hiriburuak, argi-gerrilla ekintza bat egin baitute iluntzean.

DSS2016 kultura hiriburutzako ekitaldien barruan, guerrilla lighting edo argi-gerrilla ekintza izan da. 30 bat boluntariok, potentzia handiko linternak eskuan hartuta, Alde Zaharreko eta Alderdi Ederreko zenbait gune eta Udaletxeko fatxada argitu dituzte. EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasleek sortutako argi-efektuei esker, aparteko itxura eskuratu dute aukeratutako eraikin eta esparruek.

Antolatzaileek ohar batean nabarmendu dutenez, "herritarrek espazio publikoak eraldatzeko duten ahalmenaren erakusle da" ekintza hau. Horrenbestez, "bere ingurunean ikusten eta atzematen dutenaren sortzaile bilakatuko dira herritarrak", erantsi dute.

rong>

rong>

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;