Publizitatea
Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/01/18

19:38

Donostia 2016

Bizikletaz Europatik

Bizikletaz eginiko bost espediziok Europa zeharkatuko dute

Agentziak | Erredakzioa

Ekimenaren helburua Europako estilo aniztasuna ezagutzea da. Ekainaren 12an abiatuko dute bidaia eta urriaren 30ean bueltatuko dira Donostiara.

  • Bizikleta batek bultzatutako ibilgailu-konboia, "Biziz" proiektuaren baitan. Agazkia: Donostia 2016

    Bizikleta batek bultzatutako ibilgailu-konboia, "Biziz" proiektuaren baitan. Argazkia: Donostia 2016

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizikletaz eginiko bost espediziok Europa zeharkatuko dute, kontinente horretako bizi estilo desberdinak erakusteko asmoz. Jarduera hori Donostia 2016ko egitarauaren parte da, eta urte osoan zehar ekitaldi ugari egingo dituzte elkarbizitzaren eta dibertsitatearen balioak sustatzeko asmoz.

Biziz” espedizioak bost abiapuntu desberdin izango ditu: Las Palmas, Atenas, Kopenhage, Konstantza eta Wroclawetik aldi berean ekingo diote bidaiari, ekainaren 12an, eta, Donostiara, urriaren 30ean bueltatuko dira, Mugikortasunaren Europako Astearekin bat eginez.

Musika

“Music Box” festibalak hamabi kontzertu eskainiko ditu urte osoan zehar, normalean kultur ekintzarik hartzen ez duten hiriko zenbait tokitan. Ekainaren 11an, Chris Eckman & Chantal eta Pet Fennec kantatuko dute Donostiako Aquariumean. Halaber, hilaren 26an, The Coup + Albert Cavalier, Amor de Tokyo eta Ventura taldeen txanda izango da. Azken horiek Uliako hazitegietan eskainiko dituzte euren emanaldiak.

Literatura

Literatura gustuko dutenek William Shakespeare-n lanik adierazgarrienetako bat ikusteko aukera izango dute Kristina Enea parkean: Uda-gau bateko ametsa. Ekainaren 21etik uztailaren 24ra arte izango da ikusgai.

Erakusketak

Ekainaren 3tik 12ra bitartean, hainbat marrazkigile ezagunen lanak eskegiko dituzte Errege Katolikoen kalean, erakusketa handia sortzeko asmoz. Gainera, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, ipuin-kontalariak eta ibilbide gidatuak egongo dira ere.

Bestalde, arte eszenikoak lantzen dituzten hamasei profesional elkarrekin biziko dira bi astez. Helburua partaideen gaitasun ezberdinetan oinarritutako proposamen eszeniko bat garatzea da.

Bakearen eta gatazka armatuen inguruan hausnartzeko eta parte hartzeko aukera egongo da ere, “Bakearen milia” izeneko ekimenari esker.

Halaber, Irun eta Hendaia batzen dituen Santiago zubia eraldatuko da eta hausnarketarako leku bihurtuko dute gune hori. “Mugaenea” jarduerak uztailera arte iraungo du.

In varietate concordia” proiektuak, Donostia 2016ren balioak sustatzeaz gain, hiriaren hizkuntza aniztasuna ezagutzera eman nahi du. Horregatik, hizkuntza desberdina duten hamaika donostiarrek berdin ahoskatuta ere esanahi desberdinak dituzten hitzak aurkituko dituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;