Publizitatea
Itxi

2016/01/19

20:15

Donostia 2016

Uztaila

'12 Points' jazz jaialdiak talentu gazteak bilduko ditu uztailean

Agentziak | Erredakzioa

30 urtetik beherako musikari europarrentzat plataforma paregabea da ibilbide profesionalari ekiteko orduan. Europako herrialde ezberdinetatik datozen 12 jazz taldek parte hartzen dute bertan.

  • Artxiboko irudia: B. B. King, Donostiako Jazzaldian (2011). Argazkia: EFE

    B. B. King kantaria, Donostiako Jazzaldian (2011). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostian ospatuko da “12 Points” jazz jaialdiaren hamargarren edizioa. Europako jazz musikako talentu gazteak aurkitzea eta bultzatzea du helburu, eta uztailaren 20tik 23ra garatuko da, Heinneken Jazzaldiarekin bat eginez (uztailaren 20tik 25era bitartean izango dena). Ekitaldia Donostia 2016ren parte da, eta urte osoan zehar, ekimen ugari egongo dira Europako Kultur Hiriburutzaren baloreak sustatzeko xedearekin.

“12 Points” jaialdia txandaka ospatzen da Dublinen (urte bakoiti guztietan) eta Europako beste hiriburu batean (urte bikoitietan). Gainera, “12 Points”-ek deialdi ireki bat antolatzen du urtero, Europako 12 herrialdetatik 12 jazz talde aukeratzeko asmoz.

Beste alde batetik, “Music Box” jaialdiak Nimu & Primo + Disco Bambinos musikariak batuko ditu. Emanaldiak hilaren 8an izango dira, Donostiako portuan. Izan ere, “Music Box” festibalak hamabi kontzertu eskainiko ditu urte osoan zehar, normalean kultur ekintzarik hartzen ez dituzten hiriko zenbait tokitan.

Halaber, uztailaren 9tik 16ra bitartean, Donostiak kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa jasoko du, eta Europako kulturen ahozko tradizioek bat egingo dute “Europa bat batean” jaialdian.

Teknologia

Teknologiak berebiziko garrantzia izango du urte osoan zehar. Kasu honetan, uztailaren 4tik 8ra bitartean, hainbat baliabide teknologiko erabiltzaileen esku utziko dituzte, hizkuntza minorizatuak ikasteko aukera izan dezaten.

Bestalde, “Donostiapedia” proiektuak Wikipediaren ezaguera eta hiria bisitatzeko esperientzia uztartu egingo ditu, uztailaren 9tik abendura arte.

Erakusketak

Corale ekimenak folklorea, nortasun kulturala eta hausnarketa sustatzen dituen erakusketa bat ikusteko aukera emango die Okendo merkataritza-guneko bisitariei.

 

Donostian ospatuko da “12 Points” jazz jaialdiaren hamargarren edizioa. Europako jazzeko talentu gazteak aurkitzea eta bultzatzea du helburu, eta uztailaren 20tik 23ra garatuko da, Heinneken Jazzaldiaren bat eginez (uztailaren 20tik 25era bitartean izango dena). Ekitaldia Donostia 2016ren parte da, eta urte osoan zehar, ekimen ugari egongo dira Europako Kultur Hiriburutzaren baloreak sustatzeko xedearekin.

“12 Points” jaialdia txandaka ospatzen da Dublinen (urte bakoiti guztietan) eta Europako beste hiriburu batean (urte bikoitietan). Gainera, “12 Points”-ek deialdi ireki bat antolatzen du urtero, Europako 12 herrialdetatik 12 jazz talde aukeratzeko asmoz.

Beste alde batetik, “Music Box” jaialdiak Nimu & Primo + Disco Bambinos musikariak batuko ditu. Emanaldiak hilaren 8an izango dira, Donostiako portuan. “Music Box” festibalak hamabi kontzertu eskainiko ditu urte osoan zehar, normalean kultur ekintzarik hartzen ez dituzten hiriko zenbait tokitan.

Halaber, uztailaren 9tik 16ra bitartean, Donostiak kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa jasoko du. Izan ere, Europako kulturen ahozko tradizioek bat egingo dute “Europa bat batean” jaialdian.

Teknologia

Teknologiak berebiziko garrantzia izango du urte osoan zehar. Kasu honetan, uztailaren 4tik 8ra bitartean, hainbat baliabide teknologiko erabiltzaileen esku utziko dituzte, hizkuntza minorizatuak ikasteko aukera izan dezaten.

Bestalde, “Donostiapedia” proiektuak Wikipediaren ezaguera eta hiria bisitatzeko esperientzia uztartu egingo ditu, uztailaren 9tik abendura arte.

Erakusketak

Corale” ekimenak folklorea, nortasun kulturala eta hausnarketa sustatzen dituen erakusketa bat ikusteko aukera emango die Okendo merkataritza-guneko bisitariei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;