Publizitatea
Itxi

2016/01/20

10:10

Donostia 2016

Urtarrilaren 20tik 24ra

Milaka gonbidapen Donostia 2016ko inaugurazio-ekitaldietara joateko

Urtarrilaren 20tik 24ra egongo diren hainbat ekitaldietara joateko, milaka gonbidapen banatuko ditu Donostia 2016k. Proiekzioak, kontzertuak eta museoak bisitatzeko izango dira doako gonbidapen hauek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

80 jarduerak baino gehiagok osatuko dute programa, guztiak doakoak izango dira eta herritar guztiei zuzendutakoak. Nolanahi ere, horietako dozena batetara joan ahal izateko gonbidapena eskuratu beharko da. Hona hemen gonbidapena behar duten jardueren zerrenda, eta baita sarrerak doan lortzeko modua ere:

Larunbata, urtarrilak 23, 17:30 eta 18:30
Eureka! Zientzia Museoa
Zerua kulturak lotzen ikus-entzunezko emanaldia (Orfeoi Txikiarekin)
Gonbidapenak museoaren leihatilan jaso ahal izango dira egunean bertan, 15:30etik aurrera.

Larunbata, urtarrilak 23, 18:00
Tabakalera
Mustang filmaren emanaldia (Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan)
Gonbidapenak Tabakalerako infopointean jaso ahal izango dira urtarrilaren 21etik aurrera.

Larunbata, urtarrilak 23, 21:00
Victoria Eugenia Antzokia
Arantza Ezenarro kontzertuan (Musika Hamabostaldiarekin lankidetzan)
Gonbidapenak antzokiko leihatilan jaso ahal izango dira urtarrilaren 21etik aurrera.

Larunbata, urtarrilak 23, 21:00
Aquarium
FESSTA 2016
Gonbidapenak 2016 Gunean jaso ahal izango dira urtarrilaren 21etik aurrera.

Larunbata, urtarrilak 23, 22:00
Victoria Eugenia Antzokia
Musikeneko Teklatu eta Kantu departamentuaren kontzertua
Gonbidapenak antzokiko leihatilan jaso ahal izango dira urtarrilaren 21etik aurrera.

Larunbata, urtarrilak 23, 22:00
Santa Maria basilika
Donostiako Orfeoiaren kontzertua
Gonbidapenak 2016 Gunean jaso ahal izango dira urtarrilaren 21etik aurrera.

Igandea, urtarrilak 24, 12:00
Santa Teresa konbentua
La Novem kontzertuan
Gonbidapenak 2016 Gunean jaso ahal izango dira urtarrilaren 21etik aurrera.

Igandea, urtarrilak 24, 18:00
Tabakalera
Blog filmaren emanaldia
Gonbidapenak Tabakalerako infopointean jaso ahal izango dira urtarrilaren 21etik aurrera.

Lagun bakoitzeko bi gonpìdapen banatuko dira edukiera bere arte.

Horrez gain, pasa den urtarrilaren 15etik Donostia Kulturak DSS2016EUrekin elkarlanean inaugurazio-programarako antolatu dituen ekintzetara joateko gonbidapenak lortzeko aukera dago. Gonbidapen horiek lortzeko jarduera hartuko duen gunera joan beharko du herritarrak:

Ostirala, urtarrilak 22, 20:30
Antzoki Zaharra
The Invitation filmaren emanaldia (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin lankidetzan)

Larunbata, urtarrilak 23, 22:00
Antzoki Zaharra
Antzezlana: Me llamo Suleimán (dFERIArekin lankidetzan)

Larunbata, urtarrilak 23, 23:00
Victoria Eugenia Antzokia, Club aretoa
Antzezlana: El juicio de Dayton (dFERIArekin lankidetzan)

Igandea, urtarrilak 24, 17:00
Antzoki Zaharra
La Loi de marché filmaren emanaldia (Giza Eskubideen Zinemaldiarekin lankidetzan)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;