Publizitatea
Itxi

2016/01/25

18:13

Donostia 2016

Inaugurazio ekitaldia

Hansel Cereza, 'haserre' ikuskizunaren aurkako kritikak direla eta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Artista "oso harro" dago Maria Cristinako zubian eskainitako ikuskizunarekin, eta "

2:55
Donostia 2016
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hansel Cereza artista "haserre" agertu da, larunbatean Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutza inauguratzeko ekitaldiak kritika ugari jaso dituelako.

Artistak argi eta musika ikuskizuna eskaini zuen larunbatean Maria Cristinako zubian, baina bertaratu ziren pertsona askok zailtasunak izan zituzten hura ikusteko.

Cereza harrituta agertu da kritiken aurrean, eta polemikaren iturburua beste zerbait izan daitekeen susmoa duela esan du.

"Kritika eraikitzailea onargarria da, baina mespretxu handiarekin ari dira kritikatzen", salatu du artistak, EFEk egindako elkarrizketa batean.

Batik bat, Donostiako Udalak herritarrei barkamena eskatu izanak haserretu du Cereza.

Horren aurrean, bera "oso harro" agertu da muntaiaren emaitzekin, eta Udalak barkamena eskatu izana "iraina" dela iritzi dio.

Egilearen esanetan, ikuskizuna "abangoardiakoa, modernoa eta berritzailea" izan zen, eta hiru kritika baino ez ditu onartu: "ezin izan zen ondo ikusi, amaiera ez da oso argia eta telebistako emankizuna ez zen egon egoerak eskatutako mailan".

HANSEL CEREZAREN IKUSKIZUNA DONOSTIA 2016 EFE

Argazkia: EFE

"Gutxi ikusten zen, baina pantailak jarri zituzten. Jende askok ez zutela [ikuskizuna] ulertu telebistako narrazioa ez zelako egon egoerak eskatutako mailan? Bai, egia da hori ez zela egon egoerak eskatutako mailan, baina ikuskizunak ez zituela bete aurreikuspenak? Zein aurreikuspen zehazki?", galdetu du.

HANSEL CEREZAREN IKUSKIZUNA DONOSTIA 2016 EFE

Argazkia: EFE

Bestalde, artistak kritikatu egin du Donostiako agintariek Maria Cristinaren inguruetara bertaratzeko deia egin izana. Izan ere, 50.000 pertsona joan beharrean, "80.000 joan ziren".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;