Publizitatea
Itxi

2016/01/25

21:09

Donostia 2016

Iraila

Nazioarteko zinema ikasleek topaketa bat antolatu dute Donostian

Agentziak | Erredakzioa

Deialdi honen helburua ikasleen lanak ezagutaraztea da. Gazteek euren film laburrak erakusteko aukera izango dute Tabakaleran, irailaren 20tik 23ra.

  • Donostiako Zinemaldiaren itxiera gala. Argazkia: EiTB

    Donostiako Zinemaldiaren itxiera gala. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketa irailaren 20tik 23ra izango da, Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioaren baitan. Honakoa urte osoan zehar egongo diren jardueretariko bat besterik ez da, izan ere, Donostia 2016ren helburua elkarbizitzaren eta dibertsitatearen balioak sustatzea da.

Beste alde batetik, hamabi istorio desberdin abiapuntutzat hartuz, Donostiari buruzko pelikula bat ekoiztuko dute hamabost zuzendarik; besteak beste, Asier Altuna, Borja Cobeaga, Maria Elorza, Maider Fernandez, Isabel Herguera, Gracia Querejeta edota Imanol Uribe. “Kalebegiak” izeneko luzemetraiaren estreinaldia Donostiako Zinemaldiaren barruan izango da.

Halaber, irailaren 16tik 24ra bitartean, “Zinema eta gatazkak” proiektua garatuko da. Munduan azken hamarkadetan izan diren gatazka bortitzak zinemak nola landu dituen aztertzea du xede. Gainera, proiektu horren harira liburu bat argitaratuko da.

Jaialdiak

Hilaren 10ean, Araba parkeak Templeton taldearen kontzertua jasoko du. Jarduera hori “Music Box” festibalaren parte da eta talde lokalak ezagutzara ematea du helburu.

Passion for Knowledge” jaialdiak, berriz, kultura zientifikoaren garrantzia aldarrikatuko du. Kasu honetan, Victoria Eugenia antzokian antolatu dute topagunea, irailaren 26tik urriaren 2ra.

Sormena

Street tARTar” ekimenak gizarte sortzaileagoa bilatzen du. Hori lortzeko, espazio publikoaren erabilera eta eraldaketa proposatzen dute. Irailaren 30etik urriaren 2ra bitartean egongo da bertan parte hartzeko aukera.

Modu berean, “Corners of Europe” izeneko jarduerak Europatik etorritako artistek egindako proiektuei babesa emango die,  irailaren 19tik urriaren 2ra bitartean.

Plaz & Play” kirol jarduerak, aldiz, hiriko parkeak jolasez beteko ditu. Helburua bikoitza da: batetik, kirolaren garrantziaren berri ematea; eta, bestetik, elkarbizitzaren alde apustu egitea.

Irailean, Urnietako auzokideek “Gabon, Txirrita” ikuskizuna eskainiko dute. Izan ere, 80 urte bete dira bertsolaria hil zenetik, eta, hori kontuan izanda, Kultur Hiriguneak Xabier Leteren lana aurkeztuko du berriz ere. Oraingo honetan Bernardo Atxagak idatzi du testu dramatikoa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;