Publizitatea
Itxi

2016/01/27

16:23

Donostia 2016

Erakusketa

Bilboko Arte Ederren Museoan Gaur taldearen erakusketa aurkeztu dute

EITB.EUS

Bilboko Arte Ederren Museoak, Donostia 2016 Fundazioarekin batera, ‘Amable, Balerdi, Basterretxea, Chillida, Mendiburu, Oteiza, Sistiaga, Zumeta’ erakusketa aurkeztu du.  

  • Gaur

    Gaur. Argazkia: DSS2016

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Lorea Bilbaok, Euskara eta Kulturako foru diputatua, Javier Viarrek, Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak eta Pablo Berasteguik, Donostia 2016 Fundazioko zuzendariak, aurkeztu dute erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan.

Gaur taldea, 1966. urtean aurkeztu zen Donostiako Barandiaran galerian egindako erakusketaren eta adierazpenaren bidez. Oteiza eta Chillida izan ziren nazioarteko aitorpen handiena lortu zuten zortzi sortzaileen talde honen kideetako bi. Guztien artean euskal arteko ‘konstelazio’ handi eta berritzaileena sortu zuten, diktadura frankistan, sorkuntzarako unerik zailenean.

Gerra Zibilaren eta diktaduraren ondorioz Euskal Eskola ezerean gelditu zen eta artean herentzia modernoa berreskuratu nahi izan zuten. Horrela bada, Bizkaian, Emen eta Orain sortu ziren eta Nafarroan eta Iparraldean, Danok eta Baita. Halere, azken bi hauek ez ziren modu formalean eratu. 1969. urtean amaiera eman zioten abentura honi, artea bera eta haren inplikazio politikoak zein sozialak ulertzeko desadostasunak sortu zirelako Gaur taldean bertan.

Aurten, erakusteka horren berrogeita hamargarren urteurrena da eta, bertan elkartutako artisten poetikak eta aukeraketa artistikoak era guztietakoak baziren ere, lurraldeko abentura handienetakoa garatzeko gai izan ziren. Hori dela eta, Fernando Golvano komisarioa dela, erakusketa nagusi handia antolatu da San Telmo Museoan eta Donostiako zenbait aretoetan, Okendo Kultur Etxean, Kur Art Gallery eta Altxerri galerian esaterako.

‘Erakusketa hedatuaren’ kontzeptupean, Bilboko Arte Ederren Museoak bi eratara egingo du bat ekimen horrekin.  Batetik, bere bildumako sei lan aldi baterako laga dizkio San Telmo Museoari eta bestetik, arte garaikidearen areto handian, bere fondoetan dauzkan Gaur taldeko zortzi artisten 74 lan aurkeztuko ditu.

Apirilaren 4ra arte izango dira ikusgai Gaur taldeko artisten obrak, ‘1966 | Gaur Konstelazioak | 2016’ proiektuaren baitan Bilboko museoan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;