Publizitatea
Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/02/26

10:51

Donostia 2016

Gertutik

Donostiaren iragana kaskoetan

Xabier Larrazabal | EITB

Donostiako txoko ezberdinek ezkutatzen dituzten istorioak mugikorrean entzuteko moduan jarri ditu Rekording izeneko aplikazioak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako adineko bizilagunek hirian bizi izan dutena gaur egungo donostiarrei zein donostiarrak ez direnei hurbiltzeko aplikazio bezala uler daiteke Rekording. “Ahotsak.eus-en 10 urtez aritu dira elkarrizketak egiten Euskal Herriko aitona-amonei,  eta  istorio eta anekdota pertsonal oso potenteak daudela ikusita, Donostiari lotuta zeudenak hartu eta  hori irratira eta  fikziora eramatea pentsatu genuen”, dio Itziar Zorita proiektuaren arduradunak.  Istorio horiek mapa batean jarri dituzte, bakotxari hiriko txoko bat eman diote, eta horrela sortu dute mugikorrean deskargatu daitekeen soinu ibilbide hau. GPS sistemaren bitartez, aplikazioak berak abisatzen du hiriko zein txokotan entzun behar den kontakizun bakotxa.

Aplikazioak biltzen dituen istorioak formatu ezberdinetan daude: batzuk zaharren euren ahotsean mantentzen dira, baina beste batzuk, kontakizun fikzionatuak dira. Azken hauek sortzen aritu da Inko Martín: “Lekukotza mordoa pasa ziguten, eta guk sarritan, istorio horietan zeharka aipatzen zen esaldiren bat hartu eta hortik eraiki ditugu aplikazioan entzungo diren istorioak”, azaldu du. Horrela sortu zuten, adibidez,  Donostiako botika zahar bati buruzko kontakizuna,  neskak haurdun zeuden edo ez jakiteko igelekin frogak egiten omen zituen botikaren istorioa.  Istorio fikzionatu hauek irrati nobelen estiloan daude eginda, aktoreekin.

Zaharren euren ahotsean dauden kontakizunak entzunda jakin daiteke bestalde, Asto Kale ze kaleri deitzen zitzaion edo Gipuzkoa plazako aintziratik bi beltxarga faltatzeak Franco etortzear zegoela esan nahi zuela.

Rekording-ek ikasleek egindako audio piezak ere biltzen ditu eta baita Audiolab-ek desmemoria gaitzat hartuta egin dituenak ere. Guztira 60 pieza inguru daude jasota aplikazioan, denak hiriko txoko ezberdinei lotuak.

Larunbat honetan, goizeko 11.30etan, Easo plazan aplikazioaren jendaurreko aurkezpena egingo dute, eta Rekording-en entzun daitezkeen hainbat istorio bertan izango diren aktoreek antzeztuko dituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena