Publizitatea
Itxi

2016/04/04

16:37

Donostia 2016

Maiatzaren 4tik 7ra

Dena prest Donostian eta beste egoitzetan Emusik festibalerako

EITB.EUS

Festibala ostiral honetan hasiko da Illunben eta 8500 gaztek hartuko dute parte Euskadiko Orkestrarekin batera.

  • Emusik. Argazkia: DSS2016

    Emusik. Argazkia: DSS2016

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Maiatzaren 4tik 7ra Europako musika eskoletako 8.500 ikaslek, 120 kontzertu emango dituzte 59 herrietan, Musika Eskolen Europako Elkarteak (EMU) antolatu duen Emusik, Musika Eskolen Europako Jaialdia, ospatzeko.

Emusik festibaleko parte-hartzaileak hurrengo herrialdeetatik etorriko dira: Espainia, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Letonia, Liechtenstein, Luxenburgo, Norvegia, Austria, Polonia, Eslovakia, Suedia, Suitza eta Herbereak.

Emusik festibala, aukera paregabea izango da kultura eta herrialde desberdinetako ezagutzak eta esperientziak partekatzzko eta Europako herri desberdinen arteko hurreratzea eta hartu-emana bultzatzeko.

Festa eta musika-ospakizunaz aparte, festibalak ikusgaitasun handiagoa eman nahi dio musika eskolek maila guztietan (tokikoak, nazionalak, europarrak) egiten duten lan nekaezinari.

Emusik festibalaren edizio hau Donostia 2016k eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolak antolatu dute, Euskadiko eta Nafarroako elkarteak (EHME eta ASEMNA), Estatuko elkartea (UEMyD) eta EMU elkartearen laguntzarekin.

Maiatzak 4 eta 5: aurrefestibala

Festibala maiatzaren 4an eta 5ean hasiko da, besteak beste, Donostia, Amorebieta-Etxanon, Angelun, Hernanin eta Tafallan egingo diren, tokiko ikasleen, kontzertuekin.

Egun hauetan, EMU, Musika Eskolen Europako Elkartearen aldizkako batzarra ere ospatuko da. Lan-jardunaldi hauetan elkartea osatzen duten herrialdeetako hainbat ordezkari izango dira elkartearen eta jaialdiaren etorkizun hurbilari buruzko erabakiak hartzeko.

Maiatzak 6 eta 7, jaialdiaren egun garrantzitsuak

Maiatzaren 6an, inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan (Illunben) izango da. Bertan 8.500 musika-ikaslek, musika eta dantza batuko dituzte errepertorio anitz batean, besteak beste, Donostiako martxa, Txanton piperri, Europako ereserkia eta EMUSIKerako espresuki konposatutako abesti bat: Musikatu bizitza.

Ekimen nagusia maiatzaren 6an, arratsaldean, eta 7an, goizez, izango da. Emusik festibalean parte hartzen duten Europako musika eskolek bi errezitaldi emango dute bi egoitza desberdinetan. Horrela, 59 herri anfitrioiek doako 120 kontzertu baino gehiagoz osatutako programazioa hartuko dute. Tokiko taldeek zein bisitariek parte hartuko duten ekitaldi hauetan hainbat musika-estilo jorratuko dira, konpositore klasikoen piezak zeini soinu garaikideak.

Jaialdia, Saguesen bukatuko da, iluntzeko 20:00etan ospatuko den bukaera-festa batekin, herritarrei zuzendutakoa. Egoitzetako ikasleek osatutako Big Band batek joko du, ekitaldirako espresuki sortutakoa eta Europako eskolen ikasleen laguntza izango duena, eta ondoren DJ saioa egongo da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;