Publizitatea
Itxi

2017/10/30

15:32

Donostia 2016

Mendia eta kultura

Donostia 2016 Bizkaira iritsi da 2016 Bidea egitasmoarekin

EITB.EUS

Donostia 2016 Bizkaiara iritsiko da 2016 Bidea egitasmoaren 3. etapari esker, Debatik Markina-Xemeinera. Apirilaren 10etik maiatzak 8ra bitarte Bizkaitik ibiliko da 2016 Bidea 5 etapetan.

  • 2016 Bidea. Argazkia: DSS2016

    2016 Bidea. Argazkia: DSS2016

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Egitasmo honetan, 32 mendi-etapa gidatuk eta 100 ekintza kulturak baino gehiagok osatuko dute ibilbidea. 7 hilabetez Euskal Herri osoa zeharkatuko du ibilbideak, Donostia 2016ren filosofía eskualde osoan zabalduz. 3. etapa Deban hasiko da eta Bizkaian sartu ostean Markina Xemeinen bukatuko da. Guztira 5 etapa egingo dira Bizkaia, apirilaren 10etik maiatzak 8ra bitarte.

Lehen etapa martxoaren 27an hasi zen Donostian eta orain arteko parte-hartzeak espektatiba guztiak bete ditu. Lehen bi etapetan 230 lagun baino gehiagok parte hartu dute ‘Ibilian egiten da kultura’ lelopean. Bizkaian ere proiektuaren parte-hartzea mantentzea espero da. Antolatzaileek bizkaitar guztiei izena emateko gonbitea egiten diete eta Donostia 2016 Hiriburutza kulturalaz gozatzera animatu.

Bizkaian egingo diren etapak

Apirilak 10, 3. etapa, Deba – Markina Xemein. Soinu-banda naturalak

Apirilak 17, 4. Etapa, Markina Xemein – Gernika Lumo: Larrua lurraren contra

Apirilak 24, 5. Etapa, Gernika Lumo – Durango: Bizitzaren zirkua

Maiatzak 1, 6. Etapa, Durango – Otxandio: Urkiola gaineko pagoaren ondoan

Maiatzak 8, 7. Etapa, Otxandio – Legutio: Birziklatze-erritmoan

Nola parte hartu

Gehienez 150 parte-hartzaile egongo dira etapa bakoitzean eta aurrez izena ematea beharrezkoa da. Izena ematearen kostua 7€koa da pertsonako. Ikasleek, jubilatuek eta DSSinnovako parte-hartzaileek %20ko deskontua izango dute, langabetuek %50koa. Joan-etorriko autobus-zerbitzua eta istripu-asegurua barne hartzen ditu kuota horrek. Izena leku hauetan eman ahal da:

2016bidea.dss2016.eu webgunean

Alderdi Ederrerko Donostia 2016ren Infopuntuan (Donostian)

Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan

Etapa bakoitzeko laguntzailea den erakundearen bulegoetan



  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;