Publizitatea
Itxi

2016/05/20

10:18

Donostia 2016

Nahitaezko ikuskizunak

World Puppet Festival 2016, galdu ezin dituzun ikuskizunak

EITB.EUS

Maiatzaren 28tik aurrera, 30 konpainia baino gehiagok erakutsiko dituzte beren lanak Donostia eta Tolosan. Hemen dituzu nahitaez ikusi beharreko 6 ikuskizun.

  • World Puppet Festial 2016. Argazkia: DSS2016

    World Puppet Festial 2016. Argazkia: DSS2016

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

World Puppet Festival 2016an, Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia 2016an, bederatzi egunez, bertako zein atzerriko konpainia ugarik parte hartuko dute. Antzerki-arte honetako lan esanguratsuenak ezagutzeko aukera paregabea izango da.

Jarraian, nahitaez ikusi beharreko 6 ikuskizunen aukeraketa duzu.

Maitzak 28, Zurriolako hondartzako kai-muturrean 22:00etan, Pedaleando hacia el cielo

Ikuskizun hau airean gauzatuko da eta artistak lurraren eta zeruaren artean ibiliko dira, opera-soinuak mugituta. Teatro Tol konpainiak, bere ezohiko hizkera bisual eta musikalaren bidez, xehetasunez beteriko ikuskizun poetiko bat lortu du.

Maitzak 30, Antzoki Zaharrean 18:30ean, Red earth revisited

Ganadu-hilketa handi izenez ezagutzen den tragedia historikoa kontatzen du ikuskizun honek. Lurmutur Ekialdian gertatu zen 1853-1854 inguruan, kolonia-garaian, ingelesak Hego Afrikaren azken zati hori konkistatzen saiatu zirenean.

Garai hartan, Xhosa erregeak eta buruzagiek gobernatzen zuten eta ingelesek urteak eman zituzten bertan borrokan. Nongqawuse umezurtza izan zen etengabeko gerra horien biktimetako bat. Osabarekin bizi zen, ingelesek gurasoak hil eta gero.

Red earth revisited lau aktore profesionalek eta Europako eta Afrikako lau gaztek kontatzen dute.

Maiatzak 31, Gazteszena, 21:00etan, Spartacus

Gladiadoreek, kondenatuek eta esklabu guztiek, akabatu arte borrakatzen dute Erromako zirkuan herritarrek zein enperadoreek ikuskizunarekin gozatu dezaten. Espartako iraultza odoltsu baten gidari izango da eta milaka esklabok eta abandonatuk bat egin dute harekin, askatasun bila. Orduan, ihesaldi luzea hasiko dute iheslariek.

Ekainak 1, Victoria Eugenia Antzokia, 18:30ean, Óscar el niño dormido

Óscar izeneko haurrak istripu bat izan zuen eta ondorioz lo luze eta sakon batean murgildu zen. Bederatzi hilabete eman zituen koman eta oso txikia zenetik, argia itzali eta musu eman baino lehen, ohean irakurtzen zizkioten ipuinak gogorarazten zizkioten etengabe gurasoek.

Óscar, lehengo begi bat irekiz eta gero bestea, esnatu zen. Baina Óscarri hitz egitea, idaztea edo ibiltzea ahaztu zitzaion.

Les irréels

Ekainak 2 eta 3, Garbera merkataritza-gunean 17:00etan

Ekainak 4, Okendo plazan 17:00etan

Ekainak 5, Okendo plazan 10:00etan

Ez dago argi Les irréels aintzinako zibilizazio bat den, etorkizuneko tribu bat edo oraindik deskubritu ez den espezie bat. Beraien kanpamenduan 15 denda desberdin daude eta bakoitzan bere sormenezko unibertso propioa dauka barruan.

Ekainak 4, Victoria Eugenia Antzokia 19:00etan, Out

Out ikuskizunak kolorerik gabeko etxe batean bizi den mutilaren eta bere bihotzaren istorioa kontatzen digu. Mutilak, bere txoria/bihotza galdu eta min hartuko ote duen beldur da eta kaiolan/bularrean gordeko du.

Baina halako batean txoriak ihes egingo du eta mutilak lehen aldiz atera beharko du etxetik, eta bere bihotza aurkitzeko bidaiari ekingo dio. Hirian, basoan, itsasoan eta zeruen barrena bidaiatuko du, hazteko eta bere burua ezagutzeko prozesuan.

Beldurra, adorea, adiskidetasuna eta maitasuna sentituko ditu eta burua, bularra, sabela eta gorputzaren gainerako zatiak irekitzeko gauza diren pertsonez betetako mundo batean ibiliko da. Mutilak ikusten duenean zer-nolako garrantzia duen bizitzari irekita bizitzeak, txoria/bihotza berarengana itzuliko da.

Sarrerak salgai

Aretoetan izango diren ikuskizunetarako sarrerak salgai daude jada Donostia Kulturako ohiko saltokietan eta www.dss2016.eu/sarrerak webgunean ere.

Kaleko ikuskizunak, aldiz, doakoak dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;