Publizitatea
Itxi

2016/06/17

13:02

Donostia 2016

Igandean, hilak 19

Irlanda, Donostiako Okendo plazan

eitb.eus

Bloomsday, Leopold Bloom “Ulises” James Joyceren eleberriko protagonistaren omenezko ospakizuna, Donostiara helduko da igandean, Donostia 2016ren ekimenez.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igandean, hilak 19, Okendo plaza Dublingo Bloomsday jaialdiaren agertoki izango da; Ulises James Joyceren eleberriko unibertsoa Gipuzkoako hiriburura helduko da, beraz. Tailerrak, ikuskizunak, kontzertuak eta Irlandako gastronomia ekarriko ditu, besteak beste, Zubideak Donostia 2016ren proiektuaren bigarren edizioak.

Ulises James Joyceren eleberria Homeroren Odisea-n oinarritzen da, eta 1904ko ekainaren 16an gertatzen da, Leopold Bloom eta Stephen Dedalus protagonista dituela. 1922an argitaratu zen lehen aldiz, eta gaur egun irlandarren izaera eta identitatea ondoen islatzen duen literatur lanetako bat da, adituen esanetan. Horregatik, 1954an Bloomsday jaialdia ospatzen hasi ziren Dublinen.

Okendo plaza, Dublin bihurtuta

Donostiako ospakizunaren jarduera nagusietakoa Bloomsday Street Theatre ikuskizuna izango da. Hiru emanaldi izango ditu eleberriaren pasarte esanguratsuenetan zehar eginiko bidaia antzeztu horrek, 11:30ean, 13:30ean eta 16:00etan. Ikuskizuna ingelesez izango da, baina itzulpen laburrak egingo dira euskarara eta gaztelaniara.

Liburuarekin lotura duten beste jarduera batzuk ere izango dira, hala nola Lurra eta haragia izeneko emanaldia; Agerre Teatro konpainiak Victoria Eugenia antzokian eskainiko duen bakarrizketa horrek Bloom andreari –Leopolden emazteari– ahotsa emango dio. Musika ere izango da egun osoan, 12:30ean entzungo baitira aurreneko akordeak Okendo plazan, Residence Band talde bilbotarraren emanaldiarekin.

Jardunaldia beilaldi musikal batekin bukatuko da. Hala, 19:00etan, Gibelurdinek taldeak The Poguesen bertsioak joko ditu, eta Bloomsday Hooley irlandar bandak itxiko du jaialdia, 20:30ean.

Dublingo kultura eta bizitzan guztiz murgiltzeko, bi barra jarriko dituzte, eta Irlandako janari-edariak eskainiko dituzte bertan egun osoan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;