Publizitatea
Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/06/22

18:32

Donostia 2016

''Bakearen Milia'' proiektua

Hainbat fotokazetarik uko egin diote DSS2016n parte hartzeari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

"Bakearen Milia" proiektuan parte hartzea errefusatu dute, euren lanak ordaundu nahi ez dizkietela argudiatuta.

  • Andoni Lubaki fotokazetaria. Argazkia: Andoni Lubaki

    Andoni Lubaki fotokazetaria. Argazkia: Andoni Lubaki

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ospe handiko hainbat fotokazetarik, hala nola Gervasio Sanchezek, Manu Brabok eta Andoni Lubakik, uko egin diote "Bakearen Milia" Donostia 2016 ekimenaren proiektuan parte hartzeari, desadostasunak izan baitituzte argazkien ordainketaren inguruan.

K6 Gestion Cultural enpresa donostiarrak 226.100 euroko (BEZ barik) esleipena lortu zuen, aipatutako proiektua gauzatzeko. Hain zuzen ere, ekimen hori kilometro eta erdiko ibilbide bat izango da, bakeari buruz hausnartzeko, eta, horren baitan, 70 argazki jarriko dituzte.

Sergio Caro argazkilariak Twitterren publikatutako bideo batean azaldu duenez, K6 konpainiak argazkiak eskatu zizkien fotokazetariei, baina horien ordaintzeko aurrekonturik ez dutela esan zien, erakusketak irabazi asmorik ez duela argudiatuta.

Enpresak ukatu egin ditu akusazioak, eta "kasu guztietan" argazkilariekin adostutako prezioa ordaintzea onartu duela ziurtatu du.

Fotokazetariek, baina, "engainatuta" sentitzen direla adierazi dute, eta argazkiak "ordaindu nahi ez izatea" leporatu diote K6ri.

Horrenbestez, esleipenaren 226.100 euroak "zertara" bideratuko dituen galdetu diote konpainiari.

Hori horrela, "aski da!" aldarrikatu dute fotokazetariek, eta euren lanbidearen baldintzak kritikatu dituzte.

Gainera, azaldu dutenez, azken egunetan K6 agentzien bidez argazkiak erosten saiatu da, "aldez aurretik hautatutako argazkilarien duintasuna zapalduta".

Komunikatuaren sinatzaileak hauek dira: Alvaro Ybarra, Andres Martinez Casares, Maysun, Guillem Valle, Jose Colon, Alfonso Moral, Andoni Lubaki, Pep Bonet, Gervasio Sanchez, Raul Gallego Aballan, Luis de Vega, Rafael Fabres, Manu Brabo, Ricardo Garcia Villanova, Sergio Caro eta Diego Ibarra.

K6k aitortu egin du agentzietara jo duela "profesional gehiagoren lana" eskuratzeko. Horren ondorioz, erakusketan Andoni Lubakiren eta Manu Braboren argazkiak ikusi ahal izango dira, baina agentzien bitartez kontratatutakoak, ez argazkilariei eurei ordaindutakoak.

Donostia 2016tik esan dute proiektuan fotokazetariei ordaintzeko partidak izan direla, eta argazkilariei ordaindu egin behar zaiela defendatu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena