Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/07/12

12:05

Donostia 2016

Ulia eta Jaizkibeletik

Doako geo-ibilbideak 'Itsasfest' ekimenarekin

EITB.EUS

Ulia eta Jaizkibel mendietako bitxikeri naturalak ezagutzeko Itsasfest ekimena abiatuko da uztailaren 16tik irailaren 3ra arte.

  • Geo-ibilbideak. Argazkia: DSS2016

    Geo-ibilbideak. Argazkia: DSS2016

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostia 2016ren Itsasfest proiektuaren helburua geo-ibilbide gidatuekin, gizartea heztea eta kontzientziatzea da. Gida bat izango da ibilaldia zuzentzen eta kultur edukiak eskaintzen. Lurraldeko espazio natural hauen ezagutza, zaintza, kontzientziazioa sustatea eta gune horiez gozatzeko modu ludikoak eskaintzea da Jaizkibel-Amaharri elkarteak martxan jarritako ekimen honen helburua.

Natura ondarea

Europako kostaldea osatzen duten inguruen artean, altxortzat hartuta daude Ulia eta Jaizkibeleko itsaslabarrak. Gainera, eremu osoak garrantzi komunitario du eta Natura Europa 2000 Sarean sartuta dago.

Proposatutako bi ibilbide hauek, harri-forma konplexuak, era askotako ekosistemak, pasaia ikusgarriak eta gure herriaren historia lotzen dituzte. Gehiegi ezagutzen ez dugun iraganera egingo dugun bidaiak, zalantzarik gabe, gure jakinmina piztuko du.

Victor Hugoren geo-ibilbidea

Victor Hugok 1843.ean ezagutu zituen Pasaia eta Ulia eta Jaizkibeleko kostaldea. Alpest et Pyrénées bere liburuaren orrialde garrantzitsu eta ederrenetako bat bertan jasotako hitzez hornitu zuen inguru hauetako edertasunak txundituta.

Ahaztu ezinezko ibilaldia osatzen dute ia bertikalki itsasora erortzen diren hareharri-geruzek, aintzina Donostia eta Pasaiako Portua urez hornitzen zuten ubideek eta arrasto historiko miresgarriek.

Ibilbidea Donostiako Mariaren bihotza elizaren paretik irtengo da eta 7 kilometro egin osean, Pasai San Pedron amatuko da.

Paramoundren geo-ibilbidea

Duela miloika urte, prozesu geologiko eta biologikoak batuz, sortutako harrizko esferak dira paramoundrak. Inguruan egiten den edozein ibilbide, mendi-txango bat baino askoz gehiago bilakatzen da, garrantzi handiko landareak gordetzen dituzten ekosistema bereziak, historia harrigarria eta itsasoaren urdina direla medio.

Elkargunea Guadalupeko basilikan izango da eta ibilbidea Justizeko merenderoan amaituko da (golfaren ondoan) 8,5 kilometro egin ondoren.

Jarduera egutegia

Geo-ibilbidean uztailean, abuztuan eta irailean egingo dira. Ibilbidean goizeko 09:00etan hasiko da eta lehen eguna uztailaren 16 izango da eta azkena, irailaren 3an.

Geo-ibilbideen egutegia

Victor Hugoren geo-ibilbidea:

-          Euskaraz: uztailak 16 eta abuztuak 28

-          Elebiduna: uztailak 24 eta abuztuak 13

Paramoundren geo-ibilbidea:

-          Euskaraz: uztailak 30 eta abuztuak 21

-          Elebiduna: abuztuak 7 eta irailak 3

Geo-ibilbideetan ibiltari bezala parte hartzeko, beharrezko da aurretik izena eman (guztira 25 lagunek parte hartu ahal izango dute). Parte-hartzaileek email bat bidali behar dute geoibilbideak@dss2016.eu helbidera, izena eman nahi dutenene izen-abizen, NAN zenbaki eta adinekin, gutxienez 16 urte izan behar dituzte. Ibilbideetan parte hartzea doakoa da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;