Publizitatea
Itxi

2016/09/02

15:11

Donostia 2016

Gertutik

Norabidea finkatzeko egonaldia

Xabier Larrazabal | EITB

Ikusmira Berriak proiektuaren barruan  eta esku artean duten ikusentzunezko proiektua garatzeko asmoarekin, bost zinegile sei asteko egonaldia  egiten ari dira Tabakaleran

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

“Donostia zinema erakusteko leku ezaguna da baina produkzioa ere lagundu nahi dugu, batez ere estiloan, narratiban zein produkzio ereduan esperimentaziorantz jotzen duten lanei dagokiena”,dio Ikusmira Berriak proiektuaz Xabi Paya Donostia 2016ren kultur programaren zuzendariak.

Horrela, Ikusmira Berriaken aurtengo deialdian izena eman zuten 33 proiektuen artetik lau aukeratu, eta horien atzean dauden bost zinegileak Tabakaleran sartu dituzte abuztuaren 15etik iraila amaiera arte, esku artean  dituzten film labur zein luzeak garatzeko zein lanon norabidea zehazteko.

Aitor eta Amaia Merino, Kiro Russo, Leo Calice eta Mikel Gurrea  dira egonaldian parte hartzen ari diren zinegileak eta bakoitzak puntu ezberdinetan du lana: batzuk irudiekin lanean diharduten bitartean beste batzuk oraindik buruan duten ideia paperera eramaten eta frogak egiten ari dira. Azken hau da Mikel Gurrea donostiarraren kasua:  Suro izeneko film luzea prestatzen ari da, krisiaren ondorioz hiritik mendi aldera ihes egiten duen bikote baten istorioa erakutsiko duen pelikula. “Hasierako garapen fasean nago. Lehen astean adibidez, protagonista izango den aktorearekin inprobisazio saioak egiten aritu naiz”, dio. Bost zinegileen artean Tabakaleran ematen ari den elkarbizitzari dagokionean, lanari mesede egiten diola uste du.

Ikusmira Berriaken parte hartzen ari diren zine zuzendariak zine munduko hainbat profesionalen masterclass eta aholkularitza saioak ere jasotzen ari dira asteotan, eta Zinemaldian aldiz, pitching saio batean hartuko dute parte: “euren proiektuak saltzeko momentua izango da pitchinga, mila produktore inguru bilduko dituen zitan”, azaldu du Xabi payak.

Ikusmeria Berriaken Tabakalerako egonaldia irailaren 26a arte luzatuko da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;