Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/09/23

11:07

Donostia 2016

Gertutik

Sarea eginda itzuli da

Xabier Larrazabal | EITB

Atlantikoko kostako hizkuntza gutxituen komunitateak portuz portu bisitatu eta gero, Euskal Herrira itzuli da Tosta proiektua

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pasa den apirilean atera zen Donostia 2016ren Tosta enbaxada ibiltaria Pasaiatik. Enbaxada atlantikoko kostan zeuden zazpi hizkuntza komunitate gutxitutan jaialdi bana antolatzeko asmoarekin abiatu zen, eta Gales, Eskozia, Frisia, Kornualles, Irlanda eta Galizia bisitatu eta gero, Errenteriako Atlantikaldia jaialdian egin du azken geldialdia. Imanol Otaegi Donostia 2016ren enbaxada ibiltarien arduraduna pozik agertu da bidaian lortutakoarekin: “Ospatzekoa da bagarela gai hizkuntza gutxituen komunitateen artean nazioarteko proiektu handiak aurrera ateratzeko eta enpatia eta sinergiak lortuta aurrera egiteko”, adierazi du.

Atlantikoko zazpi portu horietara jaialdi-gune itxura hartu duten karga edukiontziak eraman ditu Tostak, toki bakoitzeko kideekin elkarlanean musika kontzertu zein erakusketak antolatuz.  Arrate Illaro, Euskaltzaleen Topaguneko kideak azaldu duenez, bidaian zehar errealitate erabat ezberdinak ezagutu dituzte: “Kornuallesen adibidez, kornubiera 500 lagunek soilik hitz egiten dute. Pasa den mendean desagertutzat jo zuten hizkuntza, baina orain berreskuratzeko lan handia ari dira egiten”, dio. Frisiako kasuak ez omen du Kornualleskoarekin antz handirik: “Ia denek ulertzen dute frisiera, eta hiztun kopurua, ehunekotan, gurea baino altuagoa da”.

Atlantikaldian igandea arte du bere txokoa Tostak, proiekzio, mahainguru, mintzodromo, eta proiektuan parte hartu duten komunitateetako musikariek osaturiko Tosta Bandaren emanaldiekin. Bidaian lortu duten material guztiarekin berriz, gida bat sortzeko gogoa dutela dio Illarok: “Etorkizuneko proiektuetarako harreman sarea egin dugu, eta hizkuntza irizpideen gida proposamen batean ari gara lanean, hizkuntza txikiek lekua izan dezaten nazioarteko harremanetan”.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;