Publizitatea
Itxi

2016/10/06

15:21

Donostia 2016

Tabakaleran

Istorio berdina, protagonista ezberdinak

EiTB

Cervantesen Los Tratos de Argel lanaren egokitzapena da Tabakaleran eskeintzen ari diren Tratos antzezlana.

  • Tratos. Argazkia: DSS2016

    Tratos. Argazkia: DSS2016

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Cervantesek Argelen preso egon ostean idatzi zuen Los Tratos de Argel lana duela 400 urte baino gehiago. Lau mende pasa direnean, orduan idatzitakoa gaur egunera ekarri zitekeela pentsatuta sortu dute Donostia 2016k eta Espainiako Zentro Dramatiko Nazionalak Tratos antzezlana.

Oraingoan baina, protagonistak Espainiako atzerritarrentzako zentro itxi batean dauden afrikarrak dira: “Azken finean, gaur egun horrelako zentro batean bizi direnen buruhausteak eta Cervantesen Argeleko presondegikoenak oso antzekoak izan daitezke”, dio Fernando Álvarez Donostia 2016ko komunikazio zuzendariak. “Inmigrazioa gizarte eta politika alorrean egunero albiste den garai honetan, antzezlanak publikoak gai honekiko izan dezakeen sentsibilizazioan lagundu dezake”, gehitu du.

Tabakalerara Tratos ikustera doazenek, eskulturaz eta Cervantesen testuz osatutako erakusketa bat ere ikusi ahal izango dute. Horretarako aukera urriaren 9a arte dago.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Kultura
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena