Publizitatea
Itxi

2016/10/11

15:45

Donostia 2016

Abenduan

'Kooperarock': artea eta kooperatibismoa elkartuz

EiTB

Kooperarock proiektuaren funtsa, kooperatibagintza eta haren balioak artearen bitartez hedatzea da. Donostia 2016k, Mondragon Unibertsitateak, LANKIk eta Teatro Paraisok elkarlanean garatu dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Kooperarock kooperatibagintzan oinarrituta dago, XIX. mendeaz geroztiz, elkartasunaren, hezkuntzaren eta eraldaketa sozialaren printzipioetan oinarritutako kudeaketa eredua proposatu duen mugimendu sozialean.

Gasteizko Teatro Paraiso taldeak antzezlan bat sortu du, LANKI Kooperatigabintza Ikertegiak bideratutako hausnarketa-prozesu batetik abiatuta, eta dramatizazioaren bidez erakutsiko ditu Ipar eta Hego Euskal Herriko ikastetxeetan kooperatibismoaren balioak.

Teatro Paraisok bi ildo nagusi marraztuko ditu: antzezlan original baten sorrera eta 5 ikastetxetan egingo duten bitartekaritza-artistiko lana.  Xedea, artea kooperazioaren tresna gisa eskolan txertatzea da, baina baita kooperatibagintzaren balioak sorkuntzaren bitartez gizarteratzea.

Bots ikastetxe izango dira bitartekaritza-taldearen lan eremuak: Kirikiño (Bilbo), San Prudencio (Gasteiz), Amara Berri (Donostia), Saint Marin D’Arberue ikastola (Iparralde) eta Arizmendi ikastola (Hezkuntza Kooperativa Euskalduna).

Kooperarock: antzezlana

Lan eszenikoa, haurrek bitartekaritza prozesuan egindako ekarpenetan oinarritzen da, arestian LANKIk jasotako kooperatibagintzaren esperientzian oinarrituko da.

Maxi Rodriguez antzerkigile eta gidoigilea buru dutela (7 vidas, Carne de gallina), Amaia Salazar, Maitane Goñi, Aitor de Kintana eta Ander Basaldua aktoreak ari dira jada antzezlan dinamiko eta poetiko bat gorpuzten.

Ikuskizuna 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzako da eta abenduaren 15ean eta 16an aurrestreinatuko da Arrasaten eta abenduaren 27an Donostian estreinatuko da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;