Publizitatea
Itxi

2016/10/26

10:02

Donostia 2016

Gaur

Cate Le Bon galestarraren kontzertua, Music Box Festibalaren barruan

EiTB.EUS

Magiaz eta mistizismoz beteriko agertoki batean eskainiko du, Donostiako Convent Gardeneko kriptan. Gaur 31n izango da, 20:00etan hasita.

  • Cate Le Bon. Argazkia: DSS2016

    Cate Le Bon. Argazkia: DSS2016

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur Music Box Festibalaren 15. emanaldia izango da: Cate Le Bon galestarraren kontzertua. Cate Le Bon bere bandarekin arituko da Donostiako Convent Gardeneko kriptan (Easo, 20). Sarrerak 10 euroan daude salgai, www.ticketea.com atarian.

Cate Le Bonek 2008an atera zuen bere lehen EPa, galesez, baina 2007an erakarri zuen lehen aldiz nazioartearen arreta, Cruff Rhysek (Super Furry Animals) Erresuma Batuan zehar egin zuen biran, hasierako kantari gisa aritu baitzen bertan.

2009an argitaratu zuen bere lehen LPa, Me Oh My izenekoa, eta aurten bere laugarren LPa kaletaru du: Crab Day. Disko horrekin, argi geratu da Cate Le Bon folk pastoral post-punk munduan ahots onenetakoa dela gaur egun.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;