Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/11/14

16:20

Donostia 2016

Brahmsen Requiem alemaniarra

Donostiako Orfeoiaren eta Frantziako Tolosako Orkestraren kontzertua

EiTB.EUS

Donostiako Orfeoiaren eta Tolosako (Frantzia) Kapitolioko Orkestra Nazionalaren kontzertua abenduaren 19an Kursaalen.

  • Argazkia: DSS2016

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako Orfeoiak eta Frantziako Tolosako Kapitolioko Orkestra Nazionalak Johannes Brahmsen Requiem alemaniarra eskainiko dute.

Abenduaren 19an izango den kontzertua, Europako Kultur Hiriburutzari amaiera emateko egongo den programazioan sartuko da. Tugan Sokhiev maisuaren zuzendaritzapean izango da eta Claudia Barainski sopranoa eta Garry Magee baritonoa ere arituko dira.

Brahmsen lan hau kantataren eta oratorioaren hibridotzat jotzen da, eta zati koralean lan zorrotzenetako eta zailenetako bat da, baina aldi berean, koruari eta bakarlariei kolore eta ñabardura ugari eskaintzeko aukera asko ematen dizkie. 'Requien ateoa' deitu izan diote Jainkoari eginiko aipamen urriak direla eta. Obra hau zazpi zatitan banatuta da eta testua Lutherrek eginiko Bibliaren itzulpen alemanetik dago hartuta, eta ez latinetik, ohikoa zen bezala.

Kontzertua abenduaren 19an izango da, arratsaldeko 20:00etan, eta sarrerak salgai daude www.dss2016.eu/sarrerak eta www.kursaal.eus webguneetan eta Kursaaleko leihatilan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;