Publizitatea
Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/11/25

10:23

Donostia 2016

Abenduan

Ramon Lazkanoren Raveli buruzko operaren aurrerapena estreinatuko da

EiTB. EUS

Donostia 2016ren itxiera-programazioaren baitan, Ohiberritze ikuskizuna estreinatuko da abenduan Donostian.

  • Argazkia: DSS2016

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ramon Lazkanoren Ohiberritze ikuskizunaren helburua publikoa euskal musika tradizionalaren bihotzera erakartzea da eta aztarna hori Maurice Ravel ziburutarraren lanean antzematea.

Ikuskizun hau abenduaren 18an izango da ikusgai Donostian, Europako Kultur Hiriburutza ospatzeko ekitaldien itxiera-programazioaren baitan.

Ikuskizuneko programan uztartu egingo dira Maurice Ravelen obra, Ramon Lazkano Zuberoako musikariari buruz prestatzen ari den operaren aurrerapena eta euskal kantuen eta dantzen erakustaldi bat.

Jaioterrian aurkeztu nahi ditu Ramon Lazkanok Ravel operaren zatiak. Jean Echenozen izen bereko eleberrian oinarrituta dago, eta Maurice Ravel ziburutarraren bizitzako azken hamar urteak kontatzen ditu. Operaren berrogei bat minutuko sekuentzia interpretatuko da kontzertuan, eta obra bukatuaren une garrantzitsuenak laburbilduko ditu. Opera 2018 edo 2019rako bukatzea aurreikusten du donostiarrak.

Opera zatiaz gain, Ohiberritze ikuskizunaren programak beste atal bi izango ditu. Batetik, ikuskizuna irekiko duen Maurice Ravelen Biolinerako, biolontxelorako eta pianorako trioa la minorrean, Donibane Lohizunen 1914. urtean sortua, zortzikoaren erritmoan oinarrituz. Erritmo hori beste zenbait lanetan ere islatu zuen nolabait Ravelek.

Bestetik, Dantzaren bozak izeneko sekuentziak emango dio amaiera emanaldiari: Zuberoako kantu eta dantza tradizionalek osatutako atala da, eta artista gazteen eskutik eskainiko dute.

Ikuskizuna abenduaren 18an egongo da ikusgai, 19:00etan. Sarrerak salgai daude jada Kursaaleko leihatilan eta webgunean.





  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena