Publizitatea
Itxi

2016/12/09

12:49

Donostia 2016

Gertutik

Aspaldiko obsesioak

Xabier Larrazabal | EITB

Anjel Lertxundik hizkuntza hegemonikoetan lan egiten duten idazleak hizkuntza ez gutxituei buruz hausnartzen jarriko ditu bere Karta Zurian

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostia 2016k hiru laguni karta zuria eman die aurten hiruburutzaren kultur programazioari nahi zuten ekarpena egiteko eta Esther Ferrer artistaren eta Jone San Martin dantzariaren proposamenak ezagutu ostean, Anjel Lertxundirena ezagutzeko momentua da orain. Demagun 100 urte barru izenarekin bi egunetan zeharreko hitzaldi programa antolatu du idazleak, Donostia 2016k eman dion aukera literaturaz eta hizkuntzez hausnartzeko baliatuz: “Argi neukan zeri buruz hitz egin. Aspaldiko obsesio bati erantzuten dion zerbait da”, dio. Obsesio hori sarritan egin dioten galderak elikatu omen du, askotan galdetu ei diotelako ea zergatik idazten duen euskeraz, gazteleraz idatzi ahal izanda.

Anjel Lertxundiren proposamenak bi zati edukiko ditu: lehenengo eguneko hitzaldiari Demagun denbora ez dugula lagun jarri diote izena, eta bertan, hizkuntza hegemonikoetan lan egiten duten idazleei hizkuntza ez hegemonikoetan lan egiten dutenen tokian jartzeko eskatuko die Lertxundik: “Hizkuntza hegemoniko batean idazten duenak ez duelako hizkuntzaren egoeraren, etorkizunaren, batasunaren eta ahulezien kezka eraman beharrik. Ez darama motxila hori, eta beste era batera funtzionatzen du mentalki”, azaldu du.  Lertxundik proiektuan laguntzaile duen Harkaitz Canok argi utzi du: ”Egoera deseroso batean jarri nahi ditugu parte hartzen duten idazleak”. Javier Cercas eta  Marieu Darrieussecq idazleek eta Adan Kovacsic itzultzaileak hartuko dute parte lehen hitzaldi honetan.

Bigarren eguneko proposamenak aldiz, Demagun itzultzailea dela mamua izango du izena, eta itzultzaileen lanaz  arituko dira Raul Zeilik idazlearekin eta Karlos Cid eta Miguel Sáez itzultzaileekin. “Hizkuntza bakarra nekez da gai mundu osoa islatzeko. Ugaritasunaren eta begirada ezberdinen kontrako zerbait litzateke”, dio Lertxundik. Hori dela eta, itzulpegintzaren “sekulako ekarriari” erreparatuko diote bigarren zati honetan.

Abenduaren 12 eta 13an izango da hau dena Donostiako Aquariumean, eta bi egunetan Anjel Lertxundi bera ere izango da parte hartzaileekin batera hizketan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;