Korrika 2024
22. Korrika
Korrika, Nafarroa Beherean eta Zuberoan barrena
EITB Media
Donibane Garazin adierazpen bat aurkeztu dute, euskara doan ikasteko eskubidea aldarrikatuz. Gauean Mauletik eta Donapaleutik igaro ostean, Nafarroa iparraldera bueltatuko da Korrika.


Bosgarren egunez jarraitzen du Korrikak gelditu gabe. Ordu txikietan iritsi dira korrikalariak Nafarroako ipar-ekialdera, eta nekez igo dituzte Pirinioetako aldapak, Izaba, Otsagabia eta Orreagako paraje ederrak lagun. Arratsaldean, Iparraldera iritsi dira, Nafarroa Beherean barrena izan da, eta gero Zuberoan sartu da Korrika.
17:00ak aldera heldu da Korrika Donibane Garazira. AEKk 'Donibane Garaziko adierazpena' aurkeztu du, "HITZEKIN. Denok euskara doan" dinamikan. Nafarroako Behereako hiriburuan doakotasuna aldarrikatzeko kilometroa korritu dute.
Halaber, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko ikasleek brebeta euskaraz egin nahi dutela ozen oihukatu dute.
Denok euskara doan!
— AEK (@AEK_eus) April 4, 2022
Donibane Garazin jendetza batu da doakotasuna aldarrikatzeko kilometroan #KORRIKA #Hitzekin pic.twitter.com/i7fK7JSeXV
Ondoren Maulerantz egin dute. Lakarra, Larzabale eta Donaixti atzean utzi ondoren, Zuberoa zapaldu du Korrikak. Muskilditik Maulera egin dute korrika. Eguna amaitu aurretik, Sarrikotapea udalerritik igaro dira eta gauerdian iritsi dira Donapaleura. Hortik hegoalderantz egingo dute goiz-partean berriro Nafarroa iparraldetik pasatzeko.
"Biba Urdiñarbe, biba Xiberua, biba Eüskal Herria eta biba eüskara"!#Korrika #HitzEkin pic.twitter.com/L9cbLFhfMc
— AEK (@AEK_eus) April 4, 2022
Gaurkoan herri hauetatik ibiliko da Korrika:
Apirilak 4, astelehena
Irunberri 00:39
Domeñu 01:18
Nabaskoze 03:07
Burgi 04:45
Erronkari 05:58
Izaba 06:37
Uztarroze 07:10
Itzaltzu 08:47
Otsagabia 09:07
Ezkaroze 09:20
Abaurregaina 10:45
Abaurrepea 11:08
Garralda 12:18
Aurizperri 13:10
Orreaga 14:02
Luzaide 15:45
Donibane Garazi 17:00
Lakarra 17:42
Larzabale 18:41
Donaixti 19:25
Muskildi 20:30
Maule 21:28
Sarrikotapea 22:27
Apirilak 5, asteartea
Donapaleu 00:00
Iholdi 02:04
Ortzaize 03:11
Baigorri 03:52
Erratzu 05:55