Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Gerra Libanon, EITB Gala Zinemaldian eta Aitor borraska

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Israelgo Armadaren erasoetan Libanon hildakoetako bat. Argazkia: EFE
Israelgo Armadaren erasoetan Libanon hildakoetako bat
Israelgo Armadaren erasoetan Libanon hildakoetako bat. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gerra Libanon: Israelek Ibrahim Muhammad Kabisi komandatea hil duela baieztatu du Hezbollahk, Beirut kanpoaldean atzo izandako bonbardaketan. Israelgo Armadaren arabera, Hezbollahren misil unitateko komandantea zen. Azken datuen arabera, 570 pertsona baino gehiago hil eta 1.800 zauritu dira, Israelgo Armadak Libanon egindako bonbardaketen ondorioz

- EITB Gala Zinemaldian: Donostiako Zinemaldian, EITB Galaren eguna izango da. Victoria Eugenia antzokian 20:15ean hasiko den ekitaldian, Berriz itsatsita fikzio musikala aurrestreinatuko da. Horrez gain, zinema munduko izar gehiago helduko dira Donostiara, hala nola Pedro Almodovar, Monica Bellucci, Paolo Sorrentino, Mike Leigh, Gia Coppola edota Tilda Swinton. Almodovar izen handiko "gonbidatu sorpresa" batekin etorriko da.

- Aitor borraska: Aitor izena jarri diote udazkenean Europa astinduko duen lehen ekaitzari, eta haize ufada gogorrak ez ezik, itsas denboralea eta euriteak espero dira. Euskal Herrian, batez ere, haize boladak izango dira protagonista eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia aktibatuko du haizeagatik gaur eta bihar Euskal Autonomia Erkidegoan; zenbait haizegunetan 100 km/h-tik gorako ufadak aurreikusi dituzte. Abisu horia 21:00etatik 09:00etara egongo da indarrean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Donostiako Zinemaldia 2024 Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Zinema Eguneko albisteak Kultura Albisteak Israel Euskal zinema gaur Ekialde Hurbileko albisteak Azken ordukoa Libanon Benjamin Netanyahu gaur